Muntadhar al-Zaidi
Muntadhar al-Zaidi (arabieraz: منتظر الزيدي; Sadr Hiria, Bagdad, 1979ko urtarrilaren 15a) kazetari irakiarra da. Egipton kokatutako Al-Baghdadia TV telebista irakiarraren Irakeko berriemailea da. Al-Zaidik Irakeko Gerrako alargunen, umezurtzak eta haurrei buruzko erreportajeak egiten zituen.
Muntadhar al-Zaidi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bagdad, 1979ko urtarrilaren 15a (45 urte) |
Herrialdea | Irak |
Bizilekua | Beirut |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arab Open University (en) Bagdadeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, bakearen aldeko aktibista, idazlea, politikaria eta gizaldeko ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Xiismoa |
Alderdi politikoa | Alliance of Revolutionaries for Reform (en) |
2007ko azaroaren 16an ezezagun batzuek bahitu zuten Bagdaden. Hori baino lehen, Ameriketako Estatu Batuetako armadak bitan atxilotu zuten. 2008ko abenduaren 14an al-Zaidik bere zapatak jaurti zizkion George W. Bushi Bagdaden prentsaurreko bat ematen ari zenean, baina zapatek ez zuten inor kolpatu. Berehala atxilotua izan zen eta al-Zaidik zauriak jasan zituen. Atxilotzean torturatua izan zela salatu izan da.
2009ko otsailaren 20an epaitu zuten eta hiru urteko espetxe-zigorra ezarri zioten bisita ofizialean zegoen atzerriko estatuburu bat erasotzeagatik. Al-Zaidiren abokatuek epaiaren aurkako helegitea aurkeztu zuten. Azkenik zigorra murriztu egin zioten eta 2009ko irailaren 14an askatu zuten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muntadhar al-Zaidi |