Munoaundi
Munoaundi edo Muñoaundi mendia Azkoitia eta Azpeitian dagoen Gipuzkoako mendi bat da. 385 metroko garaiera du. Goialdean Munoaundi Burdin Aroko herri gotorraren aztarnak daude. Izenarekin nahaste txiki bat ere badago, zenbait mapa eta datu-basetan mendi honi Txalintxo deitzen baitzaio, nahiz eta Txalintxo beheraxeago dagoen tontorra izan[1], izan ere, Txalintxo beherago eta iparralderago dago. Adibidez, Txalintsoro izenaz markatua agertzen da Gipuzkoako zerbitzu geografikoan [2]
Munoaundi, Muñoaundi | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 385 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°09′49″N 2°17′38″W |
Mendikatea | Izazpi-Samiñoko mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Eskualdea | Urola Kosta |
Udalerria | Azkoitia |
Iparraldera, beste bi tontor txiki daude: Munobitxiki (327m) eta, gorago aipatu bezala, Txalintxo (275m)[3].
Beste bi Munoaundi daude Gipuzkoan, bat Orexa udalerrian, 718 metrokoa, eta bigarren bat Oiartzunen, txikiagoa; hirugarrena, 1.051 m-ko garaiera duena, Nafarroan dago[4].
Kanpoko lotura
Erreferentziak
- «Munoaundi (385 m) - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).
- «B5m» b5m.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-03).
- «OpenStreetMap» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).
- (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Mendikat → Buscar» www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).
Ikus, gainera
- Gipuzkoako mendiak