Municheko Konferentzia
Municheko Konferentzia[1], Txekoslovakiako Sudeteen auzia konpon zedin, 1938an Munich hirian Erresuma Batua, Frantzia, Alemania eta Italia egindako bilera izan zen. Alderdi horien guztien arteko akordioa irailaren 29an sinatu zen[2].
Municheko Konferentzia | ||
---|---|---|
Mota | cession (en) akordio tratatu | |
Honen izena darama | Munich | |
Honen parte da | appeasement (en) | |
Data | 1938ko irailaren 29a | |
Argitaratze-data | 1939ko irailaren 30a | |
Argumentu nagusia | Adolf Hitler Édouard Daladier Benito Mussolini Neville Chamberlain | |
Kokaleku | Führerbau (en) | |
Herrialdea | Alemania | |
Parte-hartzaileak | ||
Sinatzailea | ||
Lanaren edo izenaren hizkuntza | txekiera | |
Kausa | Sudeten Crisis (en) Realpolitik | |
Gatazka | German occupation of Czechoslovakia (en) | |
Izan ere, Adolf Hitlerrek Sudeteen gaineko aldarrikapenak zituen, hango populazioaren gehiengoak alemana baitzuen ama hizkuntza. Gainera, Konrad Heinlein politikari nazia zegoen sudetetarren lidergoan. Frantziak (nahiz eta Txekoslovakiarekin akordio militarra eduki) zein Erresuma Batuak amore eman zuten, gerra saihestu nahian. Hitlerrek, trukean, lurralde gehiagoren gaineko aldarrikapenik ez zuela egingo agindu zuen. Horrenbestez, urriaren 1 eta 10 bitartean Sudeteak okupatu zituzten alemaniarrek. Txekoslovakiako gobernuak, bileran parte hartu ez zuen arren, irailaren 30ean amore eman zuen, beste erremediorik ez zuelakoan.
Erreferentziak
- EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- Pacto de Munich de 1938, Europa se rinde a Hitler Laaventuradelahistoria.es