Munduko indartsuena
Munduko indartsuena (japonieraz: この世で一番強いヤツ Kono yo de ichiban tsuyoi yatsu) Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 5. filma da, Dragoi Bola Z-ko bigarrena. 1990eko martxoaren 10an estreinatu zuten. Filma euskaratua izan da. Gazteleraz El más fuerte del mundo izenburua hartu zuen.
Munduko indartsuena | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1990 |
Izenburua | ドラゴンボールZ この世で一番強いヤツ |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta direct-to-video (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, ekintza-filma, abenturazko filma eta film komikoa |
Iraupena | 59 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Dragon Ball (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | Dragoi Bola |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Daisuke Nishio |
Gidoigilea(k) | Takao Koyama |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Toei Animation (en) |
Edizioa | Shinichi Fukumitsu (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Shunsuke Kikuchi |
Argazki-zuzendaria | Motoaki Ikegami (en) |
corp.toei-anim.co.jp… | |
Sinopsia
Istorioa Uirō Doktoreakin hasten da, Cochin Doktorea, bere lankidea, Dragoi Bolei esker berpiztua izan ostean, Uiro Doktorea Tsumisumbri mendizerren izotzean gatibu baitzegoen. Bere burmuina duela urte asko gorputz robotiko batean gorderik zegoen, orduan Cochin Doktorea munduko gizon indartsuenaren gorputza aurkitu eta bahitu nahi zuen, Uiro Doktorea bertan berpiztu zezan, baina tamalez bi doktoreen datu baseak oso zaharkiturik zeuden, eta informazio horren arabera munduko pertsonarik indartsua Dortoka maisua zen. Dortoka Maisua bahitu ostean Goku eta bere lagunak bere bila doktorearen laborategira doaz, bere salbatzeko asmoarekin. Horra ailegatzean bi zientifikoen inteligentzia maltzurrak asmaturiko robot indartsuen aurka borrokatu beharko dira, azkenean, gorputz eraldaketa lortu ezinik, Uiro Doktorea robot gorputz ahaltsu bat hartuz Goku-ren aurka lehiatzen da, baina amaieran Son Goku-k Genkidama bati esker Uiro Doktorea garaitzea lortzen du.
Pertsonaiak
|
Filmaren pertsonai esklusiboak
Filmeko pertsonaien izenak janari edo Nagoiarekin erlazionatuta daude
Biomen
Biomen (jatorrizko japonieraz バイオマン Baioman) Cochin eta Uiro Doktoreak sorturiko gerlari taldea da. Fisikoki Saibaiman-en oso antzekoak dira eta hauek bezala behin erabiltzeko soldadutzat hartzen dira.
Uirō Doktorea
Uirō Doktorea (jatorrizko japonieraz ~ウイロー), Willow Dokorea euskeraz eta gaztelerazko itzulpenetan, zientifiko bikaina zen, baina berak egindako saiakuntzen erruz, zientifiko sorotzat hartu zuten, bere heriotza ekiditzeko, bere burmuina gorputz mekaniko batetara eraman zuen. Filmaren hasieran Kochin Doktoreari esker 50 urte izotz azpian igaro ondoren berpiztua isan zen, eta bizitzara bueltatutakoan munduko gizonik indartsuenaren gorputza hartzea erabakitzen du, baina Goku eta bere lagunen erruz gelditua da. Goku-k jaurtikitako Genkidama baten erruz hiltzen da. Bere izena japoniar plater batetik (jatorrizko japonieraz Uirō 外郎 ) dator.
Cochin Doktorea
Cochin Doktorea' (jatorrizko japonieraz Dr.コーチン ~Kōchin) Uiro Doktorearen laguntzailea zen, Dragoi Bolei esker berpiztu zuena. Bere itxura adieraz dezakeenaren kontra, ez da pertsona zahar bat ziborg bat baizik, bere eskua metrailadore batean bihur daiteke eta bere makila energia tirokatzen du. Bere izena japoniar oilo arraza batetik (jatorrizko japonieraz 名古屋コーチン Nagoya Kōchin) dator.
Ebi Fryer
Ebi Fryer (jatorrizko japonieraz エビフリャー Ebi Furyā) Cochin Doktorearen sorkuntza da, azala arrosa koloreko eta ile gorriko gerlari gihartsua da, izoztu egiten duen haizea igortzeko gaitasuna du. Bere izena japoniar plater batetik (jatorrizko japonieraz 海老フライ Ebi Furai) dator.
Kishīme
Kishīme (jatorrizko japonieraz キシーメ ) Kochin Doktorearen sorkuntza da, orezta gorri eta berde koloreko gerlaria da, bere bizkarra Stegosaurus baten antzeko plakez beterik dago, bere berezitasuna bere eskuetatik irteten zaizkion mangera berezi batzuen bidez deskarga elektrikoak ematea da, latigo baten bezala edo bere eskuak bilduz erabiliz beste baten kontra borrokatzeko. Bere izena japoniar plater batetik (jatorrizko japonieraz Kishimen 棊子麺 ).
Miso Kattsun
Miso Kattsun (jatorrizko japonieraz ミソカッツン ) Kochin Doktorearen sorkuntza da, Buyon munstroaren antzeko gerlari erraldoi eta elastikoa da, baina ez da azken hau bezain erraz izozten, Dodoria-ren antz handia du. Bere izena japoniar plater batetik (jatorrizko japonieraz Miso Katsu 味噌カツ ) dator.
Musika
Irekitze abestia (opening)
- "CHA-LA HEAD-CHA-LA" Hironobu Kageyamak konposaturikoa
Erdiko abestia
- "Piccolo-san Da~isuki" (jatorrizko japonieraz ピッコロさん だ~いすき ) Masako Nozawa (Son Gohan-en itzultzailea)
Izte abestia (ending)
- "I ku sa" jatorrizko japonieraz 戦(I・KU・SA) ) Hironobu Kageyamak konposaturikoa