Munduko Saskibaloi Txapelketa
Munduko Saskibaloi Txapelketa (ingelesez: Basketball World Cup) saskibaloi selekzioek jokatzen duten txapelketa gorena da, olinpiar jokoetako txapelketak ere beronek besteko sona baduen arren. 1950an izan zen lehenengo ekitaldia Argentinan eta lau urtean behin jokatzen da.
Munduko Saskibaloi Txapelketa | ||
---|---|---|
Mota | basketball tournament (en) world championship (en) | |
Indarraldi | 1950 - | |
Gertaeraren maiztasuna | 4 urte | |
Nongo eskumenen mende | mundu osoan | |
Antolatzailea | FIBA | |
Partehartzaile kopuru | 32 (2019) 10 (1950) | |
Kirola | saskibaloi | |
Webgune | fiba.basketball | |
Historia
Lehenengo 5 ekitaldiak Hego Amerikan jokatu ziren eta selekzio amerikarrak izan ziren nagusi. 1963tik aurrera Ekialdeko Europako selekzioen gorakada iritsi zen. 1994tik aurrera Estatu Batuetako jokalari profesionalek ere jokatu dute txapelketa.
Txapelketa gehien irabazi dituzten taldeak Jugoslaviakoa (3 aldiz Jugoslavia bezala eta beste bitan FR Jugoslavia izenarekin zeina Serbia eta Montenegrok osatzen zuten) eta Amerikako Estatu Batuak izan dira, 5 garaipenekin talde bakoitzak.
Sailkapena
Munduko txapelketa jokatzeko, kontinente bakoitzeko txapelketetako talderik onenek hartzen dute parte, txapeldun olinpikoak eta talde antolatzaileak. FIBAk hauetaz gain beste lau talde ere gonbida ditzake.
- EuroBasket: 6 selekzio
- Ameriketako FIBA txapelketa: 4 selekzio
- Afrobasket: 3 selekzio
- Asiako FIBA txapelketa: 3 selekzio
- Ozeaniako FIBA txapelketa: 2 selekzio
Palmaresa
Garaipenak
Selekzioa | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Jugoslavia (Jugoslavia eta Serbia) | 5 | 1970, 1978, 1990, 1998, 2002 |
AEB | 5 | 1954, 1986, 1994, 2010, 2014 |
SESB | 3 | 1967, 1974, 1982 |
Brasil | 2 | 1959, 1963 |
Espainia | 2 | 2006, 2019 |
Argentina | 1 | 1950 |
Alemania | 1 | 2023 |
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala