Munduko Dopingaren Aurkako Agentzia
Munduko Dopingaren Aurkako Agentzia (ofizialki frantsesez: Agence mondiale antidopage AMA, eta ingelesez: World Anti-Doping Agency, WADA) COIk babestutako ekimen kolektibo batek sortutako fundazio independente bat da. 1999ko azaroak 10ean inauguratu zen Suitzako Lausana hirian, kirolean dopingaren aurkako borroka bultzatu, antolatu eta monitorizatzeko. Bere egungo presidentea John Fahey da, australiar finantza ministro ohia, 2008an Dick Pounden ordezkoa hartu zuena (Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidenteordea eta dopingaren aurkari sutsua zena). 2001ean, AMAk bere egoitza nagusia Kanadako Montreal hirira hurrengo urtean eramatea bozkatu zuen.
Munduko Dopingaren Aurkako Agentzia | |
---|---|
play true | |
Datuak | |
Izen laburra | AMA eta WADA |
Mota | irabazteko asmorik gabeko erakundea eta anti-doping organization (en) |
Herrialdea | Kanada |
Agintea | |
Lehendakaria | Witold Bańka (en) |
Zuzendaritza-taldea | Andrew Parsons (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | fundazio |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 30.255.488 € (2020) |
Historia | |
Sorrera | 1999ko azaroaren 10a 1999 |
webgune ofiziala |
Hasieran COIk sortua, AMAk Olinpiar batzordetik, gaur egun, bere aurrekontuaren erdia jasotzen du, beste erdia zenbait gobernuren dohaintzetatik datorrelarik. Bere gobernu organuak erdi eta erdi kirol mugimenduko ordezkariek (kirolariak barne) eta munduko gobernuek osatzen dituzte. Agentziaren aktibitate nagusien artean ikerketa zientifikoa, heziketa, dopingaren aurkako ahalmenen garapena eta Munduko Dopingaren Aurkako Kodea (dopingaren aurkako erregulazioak herrialde eta kirol guztietan bateratzen dituen dokumentua) monitorizatzea daude. Urtero, kirolariek hartzeko edo erabiltzeko baimenik ez duten substantzia eta metodo debekatuen zerrenda bat ere egiten du.
Erakunde monitorizatzaile eta kirol munduan indar klabea, AMAk modu esanguratsuan aurreratu du dopingaren aurkako borrokan azken urteetan.
Kanpo estekak
(Ingelesez)(Frantsesez)Webgune ofiziala (ingelesez eta frantsesez. Zatiren batzuk baita gaztelaniaz ere.)