Mundubat Fundazioa

Mundubat edo Mundubat Fundazioa Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Hiru ardatz nagusietan egiten du lan: giza eskubideak, genero berdintasuna eta elikadura burujabetza.

1988an sortu zuten Euskal Herrian "Hirugarren Mundua Ta Bakea" izenarekin. Egoitza nagusia Bilbon dute.

Eginkizuna eta balioak

Mundubatek ondorengo lelopean garatzen du bere lana: "Pertsona guztiak, eskubide guztiak, mundu bat".

Madrilgo Udalarekin garatutako Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Programaren aurkezpena (2018).

Honako baloreak bultzatzen ditu: Elkartasuna. Konpromisoa. Giza eta zuzendaritza taldearenganako konfiantza. Kultura artekotasuna. Barruko partaidetza. Kudeaketa gardena. Giza kapital handia. Prozesuen errespetua. Genero berdintasuna. Baliabide ekonomikoak erabiltzeko zorroztasuna. Ideologia eta filosofia partekatua. Bizibide jasangarriaren eskubidea. Oinarrizko gizarte zerbitzuen eskubidea. Segurtasun eta bizitza eskubidea. Entzuna izateko aukera. Nortasunerako eskubidea.

Lan eremuak

Hiru eremu nagusitan zentratzen du lana fundazioak: giza eskubideak, genero berdintasuna eta elikadura burujabetza.

Erakundearen lehentasunezko lan-ardatza da giza eskubideen defentsa, sustapena eta babesa. Horren aurrean, Mundubat Fundazioak ikuspegi kritiko eta emantzipatzailetik egiten du giza eskubideen aldeko apustua, eta gizarte-eraldaketarako prozesuen erreminta gisa hartzen ditu horiek. Hiru lerro estrategiko nagusitan banatzen du fundazioak giza eskubideak sustatzeko lana: giza eskubideen defendatzaileak; eskubideen defentsa, sustapena eta babesa; eta enpresa eta giza eskubideak.

  • Giza eskubideen defendatzaileak: Gizarte-mugimenduei, gizarte-erakundeei eta horiek osatzen dituzten pertsonei giza eskubideen aurrerapenaren aldeko prozesuetan laguntzen du, hegemonikoa ez den eredu sozial, ekonomiko eta politikoa defendatzen duten erakundeek (nekazarien, indigenen, jatorri afrikarreko pertsonen, okupazio-erregimenpean dauden pertsonen... erakundeek) jasaten dituzten zaurgarritasunetik eratorritako premiei erantzunez. Besteak beste, 2018an Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Programa kudeatzen hasi zen Madrilgo Udalarekin batera.
  • Eskubideen defentsa, sustapena eta babesa: oinarritzen da. Gatazka-egoeretan eta gatazka ondorengo egoeretan
  • Enpresa eta giza eskubideak:

Genero berdintasunaren eremuan, Mundubat Fundazioak feminismoan oinarrituz jorratzen ditu bidegabekeria sozialak. Zapalkuntza-sistemek (patriarkatuak, kapitalismoak, hetero araudiak eta arrazismoak) sortutako botere-harremanak eraldatzea du helburu. Erakundeak lehentasuna ematen dio emakumeei laguntzeari, modu antolatuan, horiek beren eskubideak aldarrikatzen dituztenean eta generoak, maila sozialak, etniak eta/edo sexu-orientazioak eragindako bazterkeria salatzen dutenean. Mundubatek hiru jarduketa-lerro zehatzetan egiten du lan: ekonomia feminista; indarkeriarik gabeko bizitza; eta jabekuntza eta partaidetza politikoa.

  • Ekonomia feminista:
  • Indarkeriarik gabeko bizitza:
  • Jabekuntza eta partaidetza politikoa:

Elikadura burujabetzaren alorrean, fundazioak Nekazarien Bidea mugimenduak Elikaduraren Burujabetzaren kontzeptua eratu zuen eraketa teoriko eta praktikorako prozesu kolektiboa hartzen du abiapuntutzat. Eremu horretan lau jarduketa-lerro zehatz lantzen ditu: erakundeak sendotzea; feminismo nekazaria eta herrikoia, genero-berdintasuna eta belaunaldi artekoa; nekazaritza ekologikoaren trantsizio-eredua sustatzea eta klima-aldaketaren kontra borrokatzea; eta elikadura arloko gobernantza.


Herrialdeak

Mundubat Fundazioko sahararren kanpamenduetarako mediku taldea.

Bederatzi herrialdetan egiten du lan: Bolivia, Kolonbia, Kuba, El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua, Palestina eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoan (SEAD).


Erakundeak dituen lan-helburuak Bolivian:

  • Giza eskubideak: Erantzukizunen titularrek (enpresek) gauzatutako giza eskubideen mehatxuak murriztea.
  • Genero berdintasuna: Emakumeen kontrako indarkeria gainditzeko eta emakumeek politikan berdintasun-baldintzetan parte hartzeko arauak sortzea eta politika publikoak sustatzea.
  • Elikadura burujabetza: Boliviako emakume nekazarien mugimenduak indartzea, horiek duten eragin politikorako gaitasuna dela eta.

Kolonbiako xedeak:

  • Giza eskubideak: Bake-hitzarmenak ezartzen eta negoziazio-prozesuak garatzen laguntzea, egia, justizia, konponketa eta berriz ez errepikatzeko neurriak sustatuz.
  • Genero berdintasuna: Lidergo femeninoak sendotzen laguntzea, emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko bakea eratzeko.
  • Elikadura burujabetza: Nekazaritza-erakundeei indartzen laguntzea, bakearen eraketan protagonista izan daitezen, eta betiere ekitatean eta justizia sozialean oinarrituz.

Kubako estrategiaren helburuak honakoak dira:

  • Genero berdintasuna: Ekonomia feministan oinarrituz, ordezko proposamenak definitzen jarraitzea.
  • Elikadura burujabetza: Elikaduraren Burujabetzan eta kooperatibismoan oinarritutako eredu kubatarra sendotzea.

Erdialdeko Amerikarako estrategia orokorra du Mundubat Fundazioak, Guatemala, El Salvador, Honduras eta Nikaragua barneratzen dituena:

  • Giza eskubideak: Giza eskubideen defentsa-eskubidea gauzatu ahal izateko ingurune segurua eta egokia sortzea.
  • Genero berdintasuna: Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko eta emakumeek ekonomia nazionaletara egiten duten ekarpena aitortzeko beharrezko baldintza politikoak, ekonomikoak eta sozialak sortzea.
  • Elikadura burujabetza: Elikaduraren Burujabetzaren aldeko borrokaren inguruan artikulatutako nekazarien mugimenduak indartzea, batik bat nekazaritza ekologikoaren trantsiziorako prestakuntzari eta Erdialdeko Amerikan lurrak eskuratu ahal izateari dagokionez.

Palestinako lan-xedeetan ekintza humanitarioaren alorra ere lantzen du erakundeak:

  • Giza eskubideak: Israelen okupazioaren aurrean, giza eskubideen defentsarako eta erresistentziarako estrategia.
  • Genero berdintasuna: Emakume palestinarren antolakuntzarako eta partaidetza politikorako gaitasunak areagotzea.
  • Elikadura burujabetza: Elikaduraren Burujabetzaren aldeko borrokaren inguruan artikulatutako nekazarien mugimendu palestinarra are gehiago indartzea, okupazio israeldarrari aurre egiteko estrategia gisa.
  • Ekintza humanitarioa: Palestinarrek Gazako Zerrendan dituzten giza eskubideekin lotutako ondorioak arintzen laguntzea, horien oinarrizko premiak asetuz eta horien eskubideak urratzen direla salatuz.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko estrategia:

  • Giza eskubideak: Gizarte sahararrari lurralde okupatuetan eta erbestean bake-kultura lortzen laguntzea.
  • Genero berdintasuna: Emakume sahararra erakunde sozialetan, politikoetan eta estatuko administrazioan erabakiak hartzeko esparruetan txertatzeko prozesuak sendotzea.
  • Elikadura burujabetza: Erakunde sahararrek nazioarteko nekazaritza-mugimenduaren artikulazio-eremuetan duten presentzia sendotzea.
  • Ekintza humanitarioa: Errefuxiatuek Tindoufen (Aljerian) dituzten giza eskubideekin lotutako ondorioak arintzen laguntzea, horien oinarrizko premiak asez eta horien eskubideak urratzen direla salatuz.

Dokumentalak

Kanpainak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.