Kultura-aniztasun

Kultura-aniztasuna talde edo gizarte batean kultura nahiz jatorri ezberdineko pertsonen arteko bizikidetza positibotzat jo eta bultzatu egiten duen jarrera filosofiko eta politikoa da. Era berean, talde ezberdin horien arteko bizikidetza egoera bera ere bada, era deskribatzaile horretan multikulturalitate kontzeptua ere erabiltzen bada ere.

Kultura-aniztasuna jatorri eta kultura ezberdineko pertsonak elkarrekin bizitzea posible eta positibotzat jotzen duen jarrera da.

Hobetu azalduta, pluralismo kulturalaren lehenengo adierazpena da. Adierazpen horrek arrazako edo kulturako diskriminazio eza bultzatzen du eta baita ere desberdintasun kulturalaren ospakizuna, errekonozimendua eta horrekiko eskubidea.

Hitzaren esanahia

Kulturaniztasunak bi terminoen arteko loturari deritzo, anitza eta kultura. Lehenak, elementu askori desberdinak beraien artean egiten dio erreferentzia. Bigarrenak, definizio asko ditu, baina kultura gure pertsonalitatea eraikitzen duen ingurugiro sozialeko elementua eta identitatean eragina duena da. Gainera, kultura giza eta soziala den produktua da eta ondorioz, gizakiok burutzen ditugun ekintzengatik etengabeko aldaketan dagoela. Bi osagai printzipal ditu: alde batetik, kultura materiala, zeina, elementu hautemangarriez osatua dena (janzteko era, sinbolo erlijiosoak, artea, literatura.... eta bestetik, ez materiala dugu, zeina, balore, pentsa era, uste, jokabide, e.a.engatik osatua dagoena.

Kulturaniztasuna toki fisiko, geografiko edota sozial berean elkar bizitzen duten kultura anitzei deritzo. Honek kultura baten barnean dauden desberdintasun guztiak (genero, etnia, arraza, hizkuntza zein erlijiosoak) bere baitan hartzen ditu eta hori dela eta, eremu guztietan dagoen aniztasun kulturala errekonozitzen du eta dibertsitate honen eskubidea sustatzen du.

Soziologia edota antropologia kulturalaren arabera

Soziologia edota antropologia kulturalaren arabera, kulturaniztasuna espazio geografiko zein sozial berean hainbat kulturak elkarbizitzen duten egiaztapena da. Baina hauen arteko eragin edota truke garrantzitsurik ematen ez denez, komunitate isolatuak sortu ditzake hiri handietan bertako komunitatearekin inolako edo gutxia den kontaktua emanik; adibidez, auzo txinatarrak, italiarrak… Komunitate hauek hauen arteko errespetuzko eta tolerantziazko elkar trukeari deritzote adituek kulturaniztasuna eta honek hurrengo ezaugarriak ditu:

  • Desberdintasunenganako errespetua eta tolerantzia sustatzea.
  • Estereotipo eta aurre iritziak alboratzea.
  • Elkar bizikidetza harmoniatsua sortzea.
  • Talde desberdinen artean trukeak sortzea.

Kulturaniztasuna eta interkulturalitatea elkar loturik dauden bi kontzeptuak dira, izan ere; lehenak, dibertsitate kulturala predikatzen du interkulturalitatea barne hartzen eta bigarrenak, talde eta komunitate desberdinen arteko interakzioa eta elkartrukeari deritzolako.

Kontzeptu hau politiko publikoaren eredu eta globalizazio garaiaren bateratzeari edota berdintasunari aurre egiteko filosofia edo pentsamendu soziala gisa jaio zen. Gizarte modernoen kulturaren bateratze eta unibertsaltasunaren aurka sortua izan da, aniztasun kulturala goraipatzeko eta babesteko asmoarekin ez ezik, nagusi diren eta gutxiengo kulturen artean ematen diren erlazio desberdinduetan zentratuz ere.

Urteetan zehar kontzeptu honen inguruan problematikak sortu dira globalizazioak honen gain izan ditzakeen ondorioei erreparatuz; izan ere, tradizio eta aurre kontzeptu desberdinak dituen kolektiboarekin era baketsuan bizikidetzearen dudak agerian utzi ditu. Hots, legeak eta bizitzeko era partekatzen ez duten taldeetan inposaketa sustatzeko beldurrarekin. Adibidez, globalizazioak eragindako mugikortasuna dela eta, zenbait herrialde afrikarretan mutilazioa burutzen da eta mendebaldeko zenbait herrialdeetan praktika hauek txarto ikusiak daudenez, arazoak sortzen dira.

Biztanleria berean hainbat gizarte elkarrekin batera bizi dezaketela ondoriozta genezake, desberdintasun kulturalez gain, elkarbizitzan jarduten dute. Egoera hau antzinako zibilizazioetan ere aurki genitzake. Aitzinean, kulturaniztasunaren presentzia nabaria izan zen sozietate anitzengatik beraien espresio kulturalen pilaketagatik. Adierazpen kultural hauek dialektotik erlazionatzeko erara barne hartzen ditu, erlijiotik igaroz eta adierazten duen produkzio sistema ekonomiko ere.

Kontzeptu hau, kulturaren adierazpen berria dugu, zeina, kulturen elementu ezberdinen nahasketa den eta anitzak diren kulturen artean inolako ukatzerik ez den ematen denek adierazpen berri honen sorkuntzan modu batera edo bestera laguntzen duten.

Egun, nazionalitate desberdineko pertsonak elkarrekin bizi dira (europarrak, amerikarrak, latinoak, asiatikoak); ohitura ezberdinak dituzten indibiduoak izan arren, errespetuzko eta tolerantziazko giroan dauden. Hala ere, beste kulturatik etorriak direnak herrialde edo gizarte berrietara egokitu behar dira beraien ohiturak aldatu gabe. Esku artean dugun mundu globalizatu honetan mugikortasunaren ondorioz, kontzeptu honen hazkundean aurkitzen gara; hots, teknologiaren garapenarekin batera, lotura hauek handitzen dira. Hori dela eta, kultura ezberdinak dutenenganako errespetuaren garrantzia azpimarratzea beharrezkoa da, izan ere, desberdinak direnak onartzean pertsonak aberasten du.

Kulturaniztasunak kulturen arteko berdintasuna eta aniztasuna sustatzea du helburu. Espazio geografiko berean kultura desberdinak elkar bizi direla suposatzen du honek. Baina hierarkia sozialen zein politikoen ondorioz, arazoak sortzen dira eta gainontzeko kulturak gutxiesten dira eta honi aurre egitea da kontzeptu honen helburua denok eskubide berdinak dituztela azpimarratuz.

Filosofiaren arabera

Multikulturalismoak pluralismo kulturalaren filosofiaren barruan kokatzen da, bai eginda dagoen egoera batean bai antolaketa sozialeko proposamen batean.

Askotariko paradigmaren barruan, multikulturalismoa filosofia edo pentsamendu sozial unioformizazio kulturalaren aurrean globalizazioen denboran eta politika publiko eredu bezala.

Paradigma pluralistaren barruan, multikulturalismoa, filosofia edo pentsamendu sozial uniformizazio kulturalaren aurrean globalizazioen denboran eta politika publiko eredu bezala sortu zen.

Batzeranzko gizarte modernoetako oraingo joeraren aurreko oposizioa eta unibertsalizate kultura sortu da, ospatzen duena eta aukera kulturala babestea nahi duena eta erdiratzen den kultura gehiengodunei buruz gutxiengoen ohiko desberdintasun erlazioen gainean aldi berean.

Ideiaren hedapena

Multikulturalismoaren hedapenean lerro jarraituak bereziki eragin handikoak izan ziren Ipar Amerikan eta Mendebaldeko Europako herri batzuetan, bereziki, Erresuma Batuan. Geroago, kontsiderazio garrantzitsu batzuk gehitu dira (pluri eta multikulturala), herri indigenen autonomia eta autodeterminazioa proposamen latinoamerikarren erlazioan.

Kulturaniztasuna, zeina, XX. mendeko bigarren erdialdean agertu zena EEBBetan zegoen aniztasun eta desberdintasun kultura gizarte amerikarrean eta uste partikularrak eta desberdinduen garrantzia nabarmentzen duena; hainbat kultura desberdinen existentzia islatzen duen terminoa da. Hau, bere zentsu normatiboan errealitatea islatzeko erabilia izan daiteke, baita honek islatzen duen ideologia izendatzeko.

Europako mendebaldeko gizarte europarretan kulturaniztasunak bi kultura nagusi aurka jartzen ditu: kultura laikoa edo kristaua, nabarmena dena Europan eta musulmana, Afrikatik eta ekialde Europarretik etorritako inmigranteek ekarria Bi kultura hauek ikuspuntu oso desberdinak dituzte justizia, berdintasun, ezkontza... inguruan.

Honekin, bi kulturen arteko talkarekin aurki genitzake, zeina, konpondu beharra dagoen erarik justuenean, baina nola erabaki genezake zein den erabakirik justuena? Herrialde europar gehienetan giza eskubideen deklarazio unibertsalean batutako emakumeon eta gizakion eskubideak egi absolutu eta herrialde bakoitzaren lege edo konstituzio bezala kontsideratua izatea erabaki dute eta honen aurka doana legez kanpokotzat hartuko dena. Hala ere, kulturaniztasunak oraindik erregulatuak ez dauden hainbat konfrontazio sortzen ditu; hala nola, beloen erabilera eskola publikoetan edota gobernuko postuak.

Aurrekoaren ondorioz, multikulturalismoa zalantzan jarri da zuzeneko posizio politikoetatik eta gotorleku kritiko ideologikoko posizio teorikoetatik.

Bibliografia

• Conceptodefinicion.de (2016). Multiculturalidad. http://conceptodefinicion.de/multiculturalidad/ eskuratua

• Rivero, S. (2017). ¿Qué es la multiculturalidad?. https://web.archive.org/web/20171120142408/http://noticias.universia.es/cultura/noticia/2017/03/29/1150992/multiculturalidad.html eskuratua

• Significados.com (2017). Multikultularidad. https://www.significados.com/multiculturalidad/ eskuratua

• Carabaña, J. (2003). Liberalismo 'versus' multiculturalismo. Madrid: Ediciones El Pais S.L.

• Conclusiones clave: multiculturalidad. https://significado.online/multiculturalidad/

Kanpo estekak

Soziologia Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.