Mullingar
Mullingar (irlanderaz An Muileann gCearr) Irlandako Errepublikako Westmeatheko konderriaren hiriburua da, baita Eliza Katolikoaren Elizbarrutiko egoitza ere. 20.103 biztanle ditu (2011) eta Dublinetik 80 kilometro mendebaldera dago.
Mullingar An Muilleann gCearr Mullingar An Muileann gCearr | ||
---|---|---|
Rinné Colman gairé beag searbh | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Irlandako Errepublika | |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | Irlandako Errepublika Leinster Westmeatheko konderria | |
Jatorrizko izena | Mullingar An Muileann gCearr | |
Posta kodea | N91 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 53°31′21″N 7°20′16″W | |
Altuera | 101 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 20.928 (2016) | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 044 | |
Ordu eremua | UTC±00:00, Udako ordutegi eta UTC+01:00 | |
http://www.westmeathshowcase.com www.westmeathshowcase.com |
Etimologia
Irlanderazko An Muileann gCearr izenak "Ezkertiaren errota" esan nahi du. Mullingarreko Colmanen kondairatik hartzen du izena.
Geografia
Laku ugarik inguratzen dute, gertuen daukana Lough Ennell da, hiria zeharkatzen duen Brosna ibaia bertara iristen baita.
Historia
560 inguruan Mullingarreko Colmanek sortu zuela esaten da. Hasieran Maelblatha izeneko herri txikia zen baina 1543an Meatheko erresuma banatzerakoan mendebaldeko zatiaren hiriburu bihurtu zen. Ganadu merkatuarengatik izan da historian zehar ezaguna.
Ondasun nabarmenak
- Mullingarreko katedrala: Kristo Erregearen katedrala izena du eta Bigarren Mundu Gerra hasi zen egunean sagaratu zen.
- Belvedere Etxea
- Clonyn gaztelua: Mullingarretik 18 kilometrotara dagoen Delvin herrian.
Kanpo estekak
- mullingar eta westmeath inguruko albisteak
- Mullingarrreko Merkatal Ganbera
- Westmeath Konderriko Kontseilu edo Biltzarra
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.