Mulan (2020ko filma)
Mulan 2020ko Niki Caro zeelandaberritarrak zuzendutako ekintzazko film bat da. 1998ko izenburu berdineko marrazki bizidunetako filmaren berregokitzapena da, hau aldi berean Hua Mulan txinatar kondairan oinarritzen delarik. Liu Yifei, Donnie Yen, Jason Scott Lee, Yoson An, Gong Li eta Jet Li aktoreek antzeztu zuten.
Mulan (2020ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Mulan |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta direct-to-video (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma, film dramatikoa, ekintza-filma eta gerra-filma |
Iraupena | 115 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | Mulan Mulan (en) |
Grabazio lekua(k) | Zeelanda Berria, Ahuriri Conservation Park (en) , Clay Cliffs (en) , Lake Pukaki (en) , Auckland eta Xinjiang |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Niki Caro (en) |
Gidoigilea(k) | Elizabeth Martin (en) Lauren Hynek (en) Rick Jaffa (en) Amanda Silver (en) |
Antzezlea(k) | |
Liu Yifei (Mulan (en) ) Donnie Yen Jet Li Jason Scott Lee Rosalind Chao Gong Li Tzi Ma (en) Cheng Pei-pei (en) Jun Yu (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Chris Bender J. C. Spink Jake Weiner (en) Jason Reed (en) |
Konpainia ekoizlea | BenderSpink (en) Walt Disney Pictures |
Ekoizle eragilea | William Kong (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Harry Gregson-Williams |
Argazki-zuzendaria | Mandy Walker |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Disney+ |
Hasiera-data | 2020ko irailaren 4a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Imperial China (en) |
ikusi
| |
Fikzio-unibertsoa | Disney's Mulan universe (en) |
movies.disney.com… | |
| |
Bideoa | YouTube |
Argumentua
Enperadore txinatarrak herrialdea iparraldeko inbaditzaileetatik babesteko familia bakoitzeko gizonezko bat gudarostean errekrutatzeko agindua ematen duenean, Hua Mulan, gerlari ohoretsu adindun baten alaba helduenak, aitaren lekua hartzen du. Gizonezkotzat aurkezten da, eta froga gogorrak igarotzen ditu, gerlari ohoretsu bihurtu eta bere aberriaren eta aita harroaren errespetua lortu arte.
Estreinaldia eta polemika
COVID-19 pandemiaren eraginez, hainbat aldiz atzeratu zen filmaren estreinaldia zinema aretoetan. Azkenik, Walt Disney Pictures ekoiztetxeak Disney+ streaming plataforman alokairuan estreinatzea erabaki zuen, 2020ko irailaren 4ean, zerbitzua eskuragarri zeukaten herrialdeetan (tartean Euskal Herrian), zinema aretoetatik pasa gabe.[1] Handik gutxira, jada euskarazko azpidatziak prest zeuden, boluntario baten eskutik, ez Disneyren borondatez[2].
Zenbait talde politikok boikota eskatu izan dute filmaren kontra, Txinako agintaritzaren ikuspegi politikoak defendatzen dituelakoan. Bereziki, Liu Yifei aktore protagonistak Hong Kong-eko poliziaren alde hitz egin du hiri hartako protesta mugimenduaren kontestuan, eta horregatik jomugan jarri dute aktibista askok[2].
Aktoreak
- Liu Yifei: Mulan
- Crystal Rao: Mulan gaztea
- Donnie Yen: Tung komandantea
- Jason Scott Lee: Bori Khan
- Yoson An: Chen Honghui
- Gong Li: Xian Lang
- Jet Li: Enperadorea
- Tzi Ma: Hua Zhou
- Rosalind Chao: Hua Li
- Xana Tang: Hua Xiu
- Ron Yuan: Qiang sarjentua
- Jimmy Wong: Ling
- Doua Moua: Chien-Po
- Chen Tang: Yao
- Nelson Lee: Kantzilerra
- Cheng Pei-pei: Artekaria
- Utkarsh Ambudkar: Skatch
- Chum Ehelepola: Ramtish
- Arka Das: Red Fez
- Jun Yu: Cricket
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Dos películas... y el destino del cine» Noticias de Gipuzkoa 2020-08-27.
- «Mulan zaharra, Mulan berria, ura bere bidean» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)