Mukar Txolponbaiev

Mukar Xaltakovitx Txolponbaiev (kirgizeraz: Мукар Шалтакович Чолпонбаев; Issyk-Kul oblasta, Sobietar Batasuna, 1950eko martxoaren 29a - Bixkek, Kirgizistan, 2020ko maiatzaren 24a) kirgizistandar politikaria izan zen.

Mukar Txolponbaiev
Speaker of the Supreme Council of Kyrgyzstan (en) Itzuli

1995eko martxoaren 29a - 1996ko azaroaren 15a
Member of the Supreme Council of Kyrgyzstan (en) Itzuli

1995 - 2000
Minister of Justice of Kyrgyzstan (en) Itzuli

1993 - 1995
Bizitza
JaiotzaChong-Uryukty, 1950eko martxoaren 29a
Herrialdea Kirgizistan
HeriotzaBixkek, 2020ko maiatzaren 24a (70 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
HeziketaKyrgyz National University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

1976an graduatu zen Kirgiziako Unibertsitate Nazionalean. 1984tik 1991ra Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialistako Batzorde Gorenaren Sail Juridikoko kide izan zen, hasieran zuzendariorde gisa, eta ondoren zuzendari.

Sobietar Batasunaren desegitearen ostean, Chuy Probintziako Justizia Saileko zuzendaria eta Presidente Administrazio Saileko zuzendaria izan zen 1991 eta 1993 bitartean. Gero, 1993tik 1995era Kirgizistango Justizia ministroa izan zen. Azkenik, 1995etik 1996ra Kirgizistango Batzorde Goreneko presidentea izan zen.

2020ko maiatzaren 24an hil zen COVID-19 gaixotasunak jota.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.