Mujika eta Arellano lantegia
Mujika eta Arellano lantegia Nafarroako Iruñea hiriburuko Sanduzelai auzoan dagoen eraikin bat da. Gaur egun Cuatrovientos institutua lanbide eskolaren egoitza da.
Mujika eta Arellano lantegia Cuatrovientos Institutua | |
---|---|
Mujika eta Arellano lantegiaren irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°40′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1910 |
Arkitektura | |
Kokalekua
Sanduzelai etorbidearen 2. zenbakian dago, Iruñeko tren geltokia eta Cuatro Vientos zubiaren artean.
Historia
1910ean eraiki zuten bertan oinetakoak egiteko. Hala ere, Sociedad Múgica, Arellano y Cía enpresak erosi zuenetik, 1926tik alegia, 1974ra arte nekazaritzako makineria fabrikatzen aritu zen. Gaur egun lanbide-heziketako institutu baten egoitza da.
Eraikina
Oinplano laukizuzeneko eraikina da. Harri grisez egina, eta leihoak aldiz adreilu gorrizkoak ditu.
Kanpo estekak
- Cuatrovientos institutuaren webgunea (Gaztelaniaz)
- Mujika eta Arellano lantegiari buruzko orrialdea. Alviento.cuatrovientos.org (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.