Muhammad al-Nasir
Muhammad al-Nasir (arabieraz: الناصر لدين الله محمد بن المنصور, an-Nāṣir li-dīn Allah Muḥammad ibn al-Manṣūr; ?- 1213) almohadeen laugarren kalifa izan zen, 1199tik eta hil zen arte.[1]
Muhammad al-Nasir | |||
---|---|---|---|
1199 (egutegi gregorianoa) - 1213 (egutegi gregorianoa) ← Abu Yusuf Yaqub al-Mansur - Yusuf al-Mustansir → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Almohade | ||
Heriotza | Rabat, 1213ko abenduaren 25a (egutegi gregorianoa) (31/32 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Abu Yusuf Yaqub al-Mansur | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | |||
Leinua | Almohade | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Navas de Tolosako gudua | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama |
Kristauek Miramamolin izena eman zioten, arabierazko amir al-mu'minin edo "Sinestunen Printzea" bere tituluaren desitxuratzea zena.
Biografia
1199ko urtarrilaren 25ean al-Mansur bere aita hiltzean, kalifa izendatu zuten.[1] Al-Andalusen bere aitaren garaipenei esker, Banu Ghaniya leinuak Ifriqiya menderatzeko saiakerak saihesteari ekin zion[2]. Gero Abu Mohammed ibn Abi Hafs Ifriqiyako gobernadore izendatu zuen, 1574ra arte iraun zuen Hafsidar leinuaren sortzaile bilakatu zena.
Inozentzio III.a aita santuak bere aurkako gurutzada aldarrikatu eta kristauek Navas de Tolosako guduan (1212) almohadeak menderatu zituzten.[3] Kondairak dio gudu-zelaitik nafarrek kalifaren kateak eta esmeralda ekarri zituzten jaioterrira. Izurriteak kristauen aitzinatzea oztopatu eta kalifa Rabatera itzuli zen. Hurrengo urtean hil eta Yusuf al-Mustansir bere semeak ordezkatu zuen.
Bisirrak
- Abu Zayd bin Yujan (1198–1199)
- Abu Mohammed ben Abi Hafs (1199–1205)
- Abu Sa`id Uthman ibn Jam`i (1205–1214)
Erreferentziak
- Lévi-Provençal, Évariste. (2013). al-Nāṣir. in: Encyclopaedia of Islam. Brill Online.
- Julien, Charles-André. (1994). Histoire de l'Afrique du Nord, des origines à 1830. .
- Huitzi, Ambrosio. (2000). Las grandes batallas de la reconquista durante las invasiones africanas. Granadako Unibertsitatea ISBN 84-338-2659-X..
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |