Muhammad Zia Ul-Haq
Muhammad Zia Ul-Haq[1] (urduz: محمد ضياء الحق; Jullundur, Punjab, India, 1924ko abuztuaren 12a - Bahawalpur, Punjab, Pakistan, 1988ko abuztuaren 17a) pakistandar politikaria eta militarra izan zen.
Biografia
Bigarren Mundu Gerran parte hartu ondoren ikasketa militarrak egin zituen Estatu Batuetan. Indiaren eta Pakistanen arteko gerran (1965) parte hartu zuen, eta koronel izendatu zuten. 1976an jeneral izendaturik, 1977an estatu-kolpe bat antolatu zuen. Legebiltzarra desegin, lege martziala ezarri, eta Islamiar Errepublika ezarri zuen. 1978an, Pakistango lehendakaritza beretu eta islamiarrak ez, beste alderdi politiko guztiak debekatu zituen. 1979an, Ali Bhutto, aurreko lehendakaria, urkarazi zuen. Gobernu militarra bermatzearren alderdi islamiar guztiei dei egin zien alderdi bakarrean batu zitezen. Ez zuen lortu, eta alderdi guztiak debekatu zituen. Hegazkin istripu batean hil zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.