Muhammad II.a al-Mahdi
Muhammad II.a al-Mahdi (arabieraz: محمد الثاني ، المهدي; Kordoba, c. 980 - 1010eko uztailaren 23a) Kordobako laugarren omeiatar kalifa izan zen.
Muhammad II.a al-Mahdi | |||
---|---|---|---|
1009 (egutegi gregorianoa) - 1010 ← Hisham II.a - Sulayman ibn al-Hakam → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kordoba, 980 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Al Andalus | ||
Heriotza | Kordoba, 1010eko uztailaren 23a (29/30 urte) | ||
Heriotza modua | : errege-hilketa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kalifa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama |
Muhammad II.ak bere burua "al-Mahdi bi-llah" (Allahek ondo zuzendua) izendatu zuen eta bitan izan zen kalifa. Aita Hisham, aitona Abd al-Jabbar eta birraitona Abd ar-Rahman III.a izan zituen.
1009ko otsailaren 15ean bilakatu zen kalifa, Hisham II.a eta bere hayib zen Abderraman Antso bota zuen matxinada bati esker. Hala ere, ez zen berbereen gustukoa eta hauek bere aurka aritu ziren. Alcoleako guduan Antso Gartxez gaztelar kondeak menderatua izan zenez, Toledon hartu zuen babesa. Egoera aprobetxatuz, Suleiman al-Mustain bere lehengusu kalifa hautatu zuten.
1010eko maiatzaren 10ean berriro tronua lortu zuen. Orduan, Wadih jeneralak zuzendutako eslaviar gudarosteek, Ramon Borrell Bartzelonako kondearen laguntza zutenak, Suleimanen armada mendean hartu zuten. Bi hilabete baino ez zuen eman tronuan, Wadihek erail zuelako.
Erreferentziak
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |