Mugitu! Mugimendua
Mugitu! Mugimendua, labur M!M, AHT (abiadura handiko trena) azpiegituraren aurkako desobedientzia zibileko Hego Euskal Herriko gizarte mugimendu bat da.[1] 2010eko ekainean sortu zen. Mugimenduaren oinarri dira antolakuntza eza (buruzagitza eta azpiegiturarik gabe dihardute) eta indarkeriarik eza.
Mugimenduaren ekintzak
- 2010eko ekainaren 10ean, Gipuzkoako Ogasun Ordezkaritzan egoitzan egindako protesta-ekitaldia.
- 2010eko urriaren 24an, Hego Euskal Herriko zenbait ibai kalterik eragiten ez duen fluoristeina izeneko substantziarekin berdez tindatu zituzten, herritarren arreta erakartzeko.
- 2011ko abuztuaren 30ean, Donostiako Miramar jauregian Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lópezen gobernu-bilera egiten ari zelarik, ekintzaile zenbaitek inguruan pankartak zabaldu eta parodia antzeztu zuten.
- 2011ko urriaren 27an, Nafarroako lehendakari Yolanda Barcinari aurpegira hiru tarta bota zizkioten Tolosa Okzitanian, Pirinioetako Lan Erkidegoa egiten ari zen bileran.[2]
Erreferentziak
- «Atlantic Logistic Forum-a eten dugu Baionan "Euskal Y"-aren aldeko Euskadi-Akitania Lobby-a salatzeko», Mugitu! Mugimenduaren bloga.
- «AHTaren aurkako ekintzaileek hiru tarta bota dizkiote Barcinari», Berria, 2011-10-28.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Mugitu! Mugimenduaren bloga.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.