Mugikortasun bertikala Iruñean

Iruñean oinezkoen mugikortasun bertikala sustatzeko hainbat azpiegitura daude, eta horien artean igogailuak, funikularrak eta arrapal mekanikoak daude batez ere.

Mugikortasun bertikala

Datu orokorrak
EskualdeakIruña,  Nafarroa
 Euskal Herria
Line kopurua10
Bidaiariak12 251 225 (2014)[1]
JabeaIruñeko Udala
Webguneawww.mugikortasunairuna.eus
Ustiapena
Hasiera2005ko martxoa (19 urte)
Ibilgailuak13

Hiriko lehen igogailu publikoa 2008an jarri zuten eta azkena 2019an.

Guztira 9 igogailu, funikular bat eta arrapal mekaniko bat daude.

Azpiegitura

Mugikortasun bertikala helburu duten azpiegiturak modu irregularrean banatuta daude hirian. Txantrea edo Ermitagaña auzo lauek ez dute bat bera ere, eta isurialdeetan dauden auzoek biltzen dute kopuru handiena (Arrosadiaren kasuan, 4 igogailu ere badaude).

Azpiegitura handienak Iruñeko lautadaren hegoaldean (II Zabalgunea eta Iturramako muga Arrosadiarekin eta Lezkairurekin), harresien eremuan eta Etxabakoitzeko haranean biltzen dira.

Map

Arrapal mekanikoak

Iruñean arrapal mekanikoa bat da, honela banatuta:

Iruñeko arrapal mekanikoak[2]
Arrapala Auzoa Inaugurazioa Luzera (m) Bidaiariak
Azpilagaña Azpilagaña - Iturrama 2009ko azaroaren 7a 34 1 582 175

Funikularrak

Iruñean funikular bat da, honela banatuta:

Iruñeko funikularrak[3]
Funikularra Auzoa Inaugurazioa Luzera (m) Bidaiariak
Oinutsak Arrotxapea - Alde Zaharra 2008ko apirilaren 5a 51,54 5 110 000

Igogailuak

Iruñean 9 igogailu daude, honela banatuta:

Iruñeko igogailuak[4]
Igogailua Auzoa Inaugurazioa Luzera (m) Bidaiariak
Arrosadia Arrosadia 2008 - 1 270 200
Donibane Donibane 2009ko otsaila 11 859 575
Erletokieta Arrosadia - Iturrama 2005ko martxoa - 1 138 800
Etxabakoitz Etxabakoitz 2016ko urriaren 14a 21 919 800
Lezkairu Lezkairu - II Zabalgunea 2012ko martxoaren 22a 12 299 300
Medialuna Magdalena - II Zabalgunea 2011ko otsailaren 9a 20 1 200 000
Mendillorri Mendillorri 2019ko uztailaren 17a 18,5 -
Mirari Arrosadia 2011ko martxoaren 21a - 178 850
Urdanotz Etxabakoitz 2013ko uztailaren 3a 25 919 800

Etorkizuna

Oraingoz ez da neurri gehigarririk aurreikusi igogailuan.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.