Mugikortasun Akademikoen Sarea
Mugikortasun akademikoen sarea unibertsitateen eta gobernu programen erakunde informal bat da, goi-mailako hezkuntza ikasleen arteko elkartruke internazional bat bultzatzen duena. [1] [2]
Aurrekariak
Atzerrian ikastea erabakitzen duten ikasleek (atzerriko ikasleak) beraien egoera ekonomiko eta soziala hobetzea dute helburu, beraien herrialdean baino hezkuntza sistema hobea duten nazioak hautatuz. Honek ikasle fluxuak sortzen ditu, orokorrean hegoaldetik iparraldera eta ekialdetik mendebaldera.[3] Esaten denez, asiar herrialdeetako biztanleriak, bereziki Indiak eta Txinak,atzerriko ikasleen populazioak gora egitea eragingo du. [4]
Atzerriko hirugarren mailako hezkuntzan matrikulatuta dauden ikasle kopuru totala 1,3 milliotik, 1990ean, 2 milioira 2000. urtean, 3 milioi baino gehiagora 2010ean eta 4,3 milioira 2011n igo da. [5] [6] Krisi finanziario globalak ez zituen datu hauek gutxiagotu.[5]
Mugikortasun akademikoko sarearen sorkuntza hezkuntza sistemaren aldaketen ondorioa da. Herrialde batzuetako gobernuek diru funtsak esleitu zizkieten atzerriko ikasleen hirugarren mailako hezkuntza hobetzeko. Herrialde batzuentzat, atzerriko ikasleen presentziak euren hezkuntza sistema kalitatezkoa dela ziurtatzen du. Atzerriko ikasleek aukeratutako herrialdearen ekonomia hobetzen laguntzen dute.
2011n, ELGAko herrialdeetan zeuden atzerriko ikasleen ehuneko hirurogeita hamarra. ELGAren barnean, atzerriko ikasleen ia erdia hirugarren mailako ikasketen top bost helmuga herrialdeen zerrendan matrikulutatua zeuden. Herrialde hauek Estatu Batuak (%17), Erresuma Batua (%13), Australia (%6), Alemania (%6) eta Frantzia (%6) ziren. Atzerriko ikasleek nahiago dute ingelesa hitz egiten den herrialdeak. Gizarte zientziak, ekonomia eta zuzenbidea dira ikasketa eremu popularrenak. Atzerriko ikasleen ehuneko hogeita hamarrak ikasketa eremu hauetan ikasten zuen 2011n.[5]
Erabilera
Mugikortasun akademikoen sareek ikasleei laguntza ematen diete kultura eta gizarte aniztasuna eskainiz, egokitzapenera eta bakarrik pentsatzera bultzatuz, atzerriko hizkuntzen inguruko ezagutza hobetuz eta lan mundura zabalduz. Atzerriko ikasleak ekarriz, sareek hezkuntza erakundeak irabaziak edukitzeko iturriz eta herrialderen ekonomiari ekarpen ekonomikoa egiteko gaitasunez hornitzen dituzte.
Adibidez, Kanadan, atzerriko ikasleen matrikuletan erabiltzen den dirua, bizileku eta bizitza gastuek, 8 bilioi Kanadar dolarreko (CAD) baino ekarpen handiagoa egin zioten ekonomiari 2010. urtean.[5] Ikasle atzerritarrek epe luzeko ekonomian eragina daukate. Graduatu osteko euren egonaldiak igo egiten du bertako goi mailako lan mundua. 2009-2009 urte bitartean, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeetako (ELGA) herrialdeetan egon zirenen ikasleen ehunekoa %25 zen. Australian, Kanadan, Txekiar Errepublikan eta Frantzian egon ziren ehunekoa %30 baino handiagoa zen. [5] 2005an Europar Batasuneko ikasle atzerritarren %27k lana aurkitu zuen Erresuma Batuan euren graduaziotik 6 hilabete baino lehenago. Norbegian, 1991 eta 2005 bitartean ikasten egon ziren Europar Ekonomi Erakundetik kanpoko ikasleen %18 herrialde honetan gelditu zen; EEEko ikasleen ehunekoa bestalde %8-koa zen. [7]
Estatu Batuak
Estatu Batuetan, ikasle trukea Hezkuntza eta Kultura Sailak antolatzen du. Hezkuntza sistema hau milaka unibertsitate eta bestelako goi-mailako eskolek osatzen dute. Eskolen eta ikasgaien aniztasunak ikasleen trukea ahalbidetzen du. [8]
2011. urteko Iraileko eraso terrorista eta gero, Estatu Batuetara zihoazen atzerriko ikasleen kopurua jaitsi egin zen lehenengo aldiz 30 urtetan. Izan ere, VISA agiria lortzea zailagoa zen, beste herrialde batzuk ahalik eta atzerriko ikasle gehien erakartzeko lehiaketan hasi ziren eta Amerikaren kontrako sentimendua areagotu egin zen. [7] Students on the Move: The Future of International Students in the United States. ACE CII 2006.
Europa
Bologna prozesua atzerriko ikasleen mugimendua bultzatzeko sortu zen Europako ekimena izan zen. Europako Goi Mailako Hezkuntzako Eremuaren gakoa, hizkuntza aniztasunen gaitasunari garrantzia emanez, kalitatea da. Erasmus programak Europako ikasleen trukea bultzatu du 1987.urtetik. Urte horretan bertan, 3000 ikasle inguruk jaso zituen atzerrian 6 eta 12 hilabete bitartean ikasteko laguntzak, beste 12 Europar unibertsitate batzuetan. 2012 urtean, Erasmus Programara bideratuta zegoen aurrekontuaren zifra 129,1 biloikoa izan zen.[9]
Erreferentziak
- What is studying abroad. UNESCO 2000.
- Academic mobility. International Association of Universities. 5 June 2015. Accessed 16 October 2015.
- Teichler U. Why Mobility? What We Know and What We Do Not Know. In: International Programme Office for Education and Training (ed.): From Individual Development to Employability. International Programme Office for Education and Training, Stockholm 2001. pp 6 - 20.
- Böhm A. Global Student Mobility 2025: Analysis of Global Competition and Market Share. Maitri Global Education Ltd, Melbourne 2003. Accessed 2014.
- Education indicators in focus. OECD.org 2013.
- Bacchus M. Towards a strategy for increasing student mobility between less developed countries in the Commonwealth through third country training. International Journal of Educational Development 1986.
- Suter B. and Jandl M. Comparative study on policies towards foreign graduates: study on admission and retention policies towards foreign students in industrialised countries. International Center for Migration Policy Development, Vienna. 2006.
- Choosing the USA. Internationalstudent.com
- The Bologna Process 2020 - The European Higher Education Area in the new decade. EHEA 2009.