Mugarik Gabeko Kazetariak
Mugarik Gabeko Kazetariak (Reporters Sans Frontières frantsesez) edo RSF nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundea da, 1985ean eta Parisen sortutakoa. Kazetaritza arloan lan egiten dute, adierazpen askatasuna sustatuz. Tortura eta giza eskubideen beste urraketa batzuen aurka ere azaldu izan dira. Hainbat kanpaina egin eta sari jaso izan dituzte egindako ekintzengatik.
Mugarik Gabeko Kazetariak | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | RSF |
Mota | gobernuz kanpoko erakundea |
Jarduera sektorea | Q112166189 |
Herrialdea | Frantzia |
Ideologia | Prentsa-askatasuna |
Jarduera | |
Kidetza | Initiative Transparent Civil Society (en) |
Enplegatuak | 121 |
Agintea | |
Lehendakaria | Pierre Haski (en) , Éric Chol (en) , Alain Le Gouguec (en) eta Dominique Gerbaud (en) |
Idazkari orokorra | Christophe Deloire (en) , Jean-François Julliard (en) eta Robert Ménard (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | elkarte aitortua |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 6.166.135 € (2019) |
Historia | |
Sorrera | 1985 |
Sortzailea | Robert Ménard (en) Émilien Jubineau (en) Jacques Molénat (en) Rémy Loury (en) |
Jasotako sariak | Lorenzo Natali Journalism Prize (1996) Europar hedabideentzako Karlomagno domina (2009) Sakharov Saria (2005) Dawit Isaak award (2007) Dr. Erich Salomon Prize (2002) Premi Antonio Asensio de Periodisme (2006) Roland Berger Award for Human Dignity (2009) Siebenpfeiffer Award (2007) Monismanien Prize (2014) |
webgune ofiziala |
Mundu osoan lan egiten dute, eta urteroko txostenak plazaratzen dituzte gertatutako erasoak salatuz. Estatu salatuenen zerrendan, 2008ko txostenean Frantzia 35. postuan eta Espainia 36.ean ageri dira. Euskal Herriari dagokionez, esaterako, Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean jendaurrean sostengua adierazi zioten, eta itxiera salatu zuten.
Kanpo estekak
- (Frantsesez)(Ingelesez)(Gaztelaniaz)RSFren webgunea
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.