Mugaldekoak (musika taldea)
Mugaldekoak Beran 2004an sortutako euskaraz abesten duen folk talde bat da, zuzenekoetan zein estudioko grabazioetan literatura eta musika uztartzen dituena. Gasteizko Edu Zelaieta idazlea eta Berako Beñardo Goietxe eta Raul García musikariak dira taldeko kideak. Hain zuzen, Zelaietaren izenburu bereko poema liburuko olerkiak musikatzeko sortu zen egitasmoa. Gerora, ibilbide propioa egin du taldeak, eta hiru disko kontzeptual argitaratu ditu orain artean: Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan, «mugaz eta mugez» diharduena (2006an); Begiak lekuko, «begiradaz eta begiradez» (2012an); eta Galdemoduen trilogia, «galderaz baina batez ere galderez» (2017an).[1]
- Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mugaldekoak».
Mugaldekoak | |
---|---|
Mugaldekoak taldea Donostian | |
Datuak | |
Jatorria | Bera eta Gasteiz |
Musika mota | Folk Pop-rock |
Urteak | 2004 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gaztelupeko Hotsak |
Taldekideak | |
Edu Zelaieta Beñardo Goietxe Raul García Mattin Sorzabalbere Joseba B. Lenoir | |
Informazio gehigarria | |
www.mugaldekoak.com | |
Diskografia
- Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan (2006, Gaztelupeko Hotsak)
- Begiak lekuko (2012, Gaztelupeko Hotsak)
- Galdemoduen trilogia (2017, Gaztelupeko Hotsak)[2]
Erreferentziak
- Edukiaren zati bat «Mugaldekoak» artikulutik hartua da. Artikulu hark webgunea du egile, eta Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin argitaratu da Badok euskal kantagintzaren atarian.
- Itziar Ugarte Irizar: «Mugako hirukoaren hirukoena», Berria, 2017-11-04.
- «MUGALDEKOAK hirugarrenean» www.hotsak.com (Noiz kontsultatua: 2017/08/25).
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala
- www.hotsak.com
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.