Mues
Mues[3] ([mues̺]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 2014. urtean 81 biztanle zituen, eta 14,40 km2 ditu. Iruñea hiriburutik 67 kilometro mendebaldera dago.
Mues | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
Mues herria errepidetik. | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Lizarra | ||||||||||
Eskualdea | Ekialdeko Lizarraldea | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Mués | ||||||||||
Alkatea | María Reyes Monreal Quintana (UPN) | ||||||||||
Posta kodea | 31219 | ||||||||||
INE kodea | 31175 | ||||||||||
Herritarra | muestar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°36′22″N 2°13′35″W | ||||||||||
Azalera | 14,39 km² | ||||||||||
Garaiera | 518 metro | ||||||||||
Distantzia | 67 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 79 (2023: −3) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 5,49 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 23,26 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 10,51 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 5,50 (2018: %2,53) |
Geografia
Odron ibaiak zeharkatzen du Mues.
Ingurune naturala eta klima
Jatorrizko landareditik 114 hektarea arte baino ez dira geratzen gaur egun. Horrez gain, birlandaturiko pinuak eta lertxundiak daude.
Udalerriko klima mediterraneoa prezipitazio urrietan eta aldaketa termiko nabarmenean nabari da. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da (altueraren arabera betiere). Prezipitazioak ere aldakorrak dira: udalerriaren iparraldean 800 mm jausten dira; zenbat eta hegoalderago, kopuru hori txikiagoa da. Urteroko egun euritsuak 80 inguru izaten dira.
Estazio meteorologikoa
Kabrega herri hustuan, itsas mailatik 598 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Demografia
Muesko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,54 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udaletxea
Udaletxea elizaren ondoan dago eta 1932. urtean eraiki zen. Eraikinak bi solairu dauzka eta kanpoaldeko hormak margoturik daude. Eraikuntzan udal bulegoez gain, herriko anbulatorioa dago. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute. Muesko udaletxeko idazkaria, Lana, Piedramillera eta Sorlada udalerrietako idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Kale Nagusia, 16
Udal hauteskundeak
Muesko alkatea Nafar Herriaren Batasuneko (UPN) Maria de los Reyes Monreal Quintana da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Ez zen boto baliogaberik izan, eta boto zuriak hiru izan ziren (% 3,00). Abstentzioa % 27,88 izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
María de los Reyes Monreal Quintana (UPN) | 49 | Bai |
Piedad Ramos Sanchez (CDN) | 23 | Ez |
2011ko udal hauteskundeetan UPNren izenean bi lagun aurkeztu ziren eta I-Erenean bakarra.[5] Hirurak hautatu zituzten zinegotzi eta alkatetza Monrealek gorde zuen[6].
Alkateak
Hauek izan dira Muesko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
Jose Antonio Pinillos Sagasti[7] | 1979 | 1983 | UCD |
Jose Antonio Pinillos Sagasti[7] | 1983 | 1987 | Agrupacion de Electores Santa Eugenia |
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
2003 | 2007 | ||
Maria Reyes Monreal Quintana | 2007 | 2011 | UPN |
Maria Reyes Monreal Quintana | 2011 | 2015 | UPN |
Juan Jose Alvarez Maeztu[8] | 2015 | 2019 | Independenteak |
Juan Jose Alvarez Maeztu[8] | 2019 | Jardunean | I-E[9] |
Azpiegiturak
Mues, Jurramendi Mankomunitateko eta Urantziako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko kidea da.
Kultura
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Mirafuentes eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.
Ondasun nabarmenak
Herriko eraikinetako asko harea gorriz eginikoak dira, baita eliza eta baselizak ere. Santa Eugenia eliza, estilo aurregotikoko eraikina da, XVI. mendetik XIX. mendera bitartean handitu eta berriztua. Mende horietan, elizari nabe eta elementu berriak gehitu zitzaizkion.
Santa Maria Magdalenako baseliza, estilo erromaniko berantiarrean egina den arren, elementu gotikoak ditu bere barnean. Antza, izatez legenarra zuten gaixoak artatzeko ospitalea izan zen.
Muestar ospetsuak
- Jesús María López Mauleon (1955-), Goi Xingu-Tucumãko apezpikua.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologia Agentziaren webgunea.
- Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
- Mues Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
- «MUÉS - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
- «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
Ikus, gainera
- Nafarroako udalerrien zerrenda
- Lizarraldea
- Lizarrako merindadea
Kanpo estekak
- Muesko Kale Nagusiaren ikuspegia Google Street View-n.
- (Gaztelaniaz) Muesi buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |