Mudra
Mudra, sanskritoz मुद्रा ("zigilu", "marka", edo "keinu"), Indiako errituetan, ikonografian eta dantzan erabiltzen diren keinu sinbolikoak dira.
Artean gehien azaltzen direnak abhaya mudra ("beldurrik eza"), dharmacakra mudra (legeari buruzko hitzaldia) eta dhyana mudra ("meditazioa") dira. Hinduismoa eta budismoa Indiatik kanpoko beste herrialdetara zabaltzearekin batera hedatu zen mudraren erabilpena, Asia hego-ekialdean eta Tibeten batik bat.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.