Mudejar

Mudejar (gaztelaniaz mudéjar, arabierazko مدجّن mudajjan, "etxekotu") Erdi Aroan Iberiar penintsulako musulmanek jasotako izena zen, Errekonkista ostean lurraldean geratu zirenak baina kristautasunera bihurtu gabekoak.

Estilo mudejarra Guadalupeko Monasterioan.
Oko Parrokiaren atari mudejarra, Sanlúcar de Barramedan.

Islama praktikatzen, arabiera erabiltzen eta euren ohiturak mantentzen utzi zitzaien. Aljama deituriko elkarteetan antolatzen ziren, autogobernu maila ezberdinekin, amore emate edo menderatze baldintzen arabera: Balear uharteen kasuan, erabateko esklabotza, beste kasu batzuatan, lurrera lotura mirabetza feudal baldintzetan. Valentzian, mairu palierrak deritzenak zeuden (erregearen babestuak), eta babes maila txikiagokoak (decimati eta quintati).

Gizartea

Mudejar gehienak, klase sozial apalekoak, ureztatze nekazaritzarekin (baratzak, ibarrak, terrazak magaletan...) lotura bereziko nekazariak ziren, edo artisau espezializatuak (igeltserotza, ehungintza lanbideak (aker-larruak, zetak...)). Denboraren igaroan, elkarbizitza eta tolerantzia baldintzak gogortzen joan ziren, elkarteen arteko harreman sozial eta ekonomikoak mugatzen; ohiko harategien banaketari (sakrifizio metodo berezian oinarritua), ezkontza misto eta harreman profesionalen debekua gehitu zitzaizkion.

Matxinada mudejarrak ugariak izan ziren XIII. mendetik aurrera, eta toki batzuen despopulazioa eragin zuten (Guadalquivir ibaiaren ibarra, Alikante iparraldea), beste batzuetan mantendu egin ziren arren, batez ere ekialdean, Gaztelakoan (Murtzia) zein Aragoikoan (Valentziako erresumaren gainontzekoa -Denia, Xativa, Segorbe- eta baita Ebroren aranean ere -Borja, Tarazona, Oska, Teruel, Zaragoza, Calatayud-). Erdi Aroaren amaieran, Aragoiko Koroako biztanleriaren %11 osatzen zuten.

Granadako Gerrak (1482-1492), mudejar kontzeptua, behin betiko, penintsulako musulman guztientzat hedatu zuen. Hasiera batean, amore ematearen baldintzek, bertan jarraitzea eta euren erlijioa praktikatzen jarraitzea uzten zien, baina kristauek, adostutako baldintzen bete ez izanak, lehen gatazkak eragin zituen. Albaicingo matxinadatik eta Granadako mudejarren matxinadatik 1499an, 1502ko dekretuagatik, kristautasunera bihurtzera behartuak izan ziren, honela, morisko deitzera pasatuz, guzti hau gora-behera, legez kanpo, euren erlijioa praktikatzen jarraitu zuten arren, baita euren ohitura ezberdinekin ere. 1568ko Alpujarretako matxinadak, granadarrak Gaztelan zehar sakabanatuak izatera eraman zuen (ez hala penintsula ekialdekoak), baita gizartean barneratuak izateko ezinezkotasunera ere, eta, pirata berbereekin eta Otomandar Inperioarekin zuten adostasunaren susmoak, 1609an, moriskoak kanporatzeko erabakira eraman zuen.

Artea

Sakontzeko, irakurri: «Arte mudejarra»

Arte mudejarrak, eraikin kristauetan, estilo hispano arabiarreko eragin, elementu (ferra arkua) edo material hispano-arabiarrak edo arte hispano-arabiarra aplikatzean zetzan, bertako gertakari bat zelarik, eta soilik hispaniarra, tradizio andalusiarreko igeltserotza lanean oinarritua material zehatzekin (adreilua, azulejoa, kasetoiduran ikusitako zura).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.