Muddus Parke Nazionala

Muddus Parke Nazionala (suedieraz: Muddus nationalpark), Suedia iparraldeko parke nazional bat da, Gällivare udalerrian dagoena, Norrbottengo konderrian. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Laponiako eskualdearen barnean dago.

Muddus Parke Nazionala

Muddusfallet ur-jauzia.
Kokalekua Suedia
Azalera493.4 km²
Sorrera1942 (1984an handitua)

Geografia

Mudduseko lautada (Muddusjaure) hartzen du parkeak. 385 metrotako garaieran dagoen goi-ordokia da. Muino isolatu batzuk ere baditu, altuenak Sör-Stubba (661 m) eta Storvuosmo (650 m). Hegoaldean Luleälven ibaiak arroilak eta labarrak eratzen ditu. Eremu honetan Muddusfallet ur-jauzia aipatzekoa da.

Baso zaharrak eta zohikaztegiak tartekatzen dira parkean. Suediako pinurik zaharrena ere bertan aurkitu da, 710 urteko adina duela estimatu baita.

Iruditegia

Kanpo estekak

66°54′N 20°10′E
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.