Muawiyah I.a

Muawiyah I.a (arabieraz: معاوية بن أبي سفيان, Muʿāwiya ibn Abī Sufyān; Meka, c.602 - Damasko, 680ko apirilaren 26a) Omeiatarren Kaliferriko bigarren kalifa izan zen. Umar ibn al-Jattāb kalifaren garaietatik Siriako gobernadore izan zen, 661ean hartu zuen boterea, eta Estatu arabiar-siriarra eratu zuen. Ali kalifaren aurkako izateagatik, haren jarraitzaileek, xiitek, gorrotatu eta baztertu egin izan dute.

Muawiyah I.a

1. Umayyad Caliph (en) Itzuli

661eko uztailaren 28a - 680ko apirilaren 27a - Yazid I.a
Governor of the Levant (en) Itzuli

639 - 661
Abu Ubaidah ibn al-Jarrah (en) Itzuli - Al-Dahhak ibn Qays al-Fihri (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMeka, 603 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaRasidar kalifaldia  (632 -  661)
Omeiatar Kaliferria  (661 -
HeriotzaMedina, 680ko apirilaren 18a (egutegi gregorianoa) (76/77 urte)
Hobiratze lekuaDamasko
Familia
AitaAbu Sufyan ibn Harb
AmaHind bint Utbah
Ezkontidea(k)Maisun bint Bahdal (en) Itzuli
Qurayba bint Abi Umayya (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaOmeiatarren dinastia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, agintaria, kalifa eta poeta
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Siriako gobernadore

Omar ibn al-Jattāb kalifak izendatu zuen Muawiyah Siriako gobernadore, eta pixkana-pixkana beste lurralde siriarren gaineko boterea bereganatzen joan zen, tropen leialtasunari eta eskualdeko jendeari esker. K.o. 647 inguruan, Muawiyah-ek bizantziarren erasoari aurre egiteko adinako gudarostea zuen, eta, hori horrela izanik, ondorengo urteetan Bizantzioren aurkako erasoaldian parte hartu zuen. Eraso horretan hartu ziren Zipre (649) eta Rodas (654).

Omeiatar Kaliferria

Kalifa izendatu eta tronuratu zenetik, Muawiyah-ek Egiptotik Iraneraino zihoan Kaliferria gobernatzeari ekin behar izan zion. Hartu zuen lehen neurria kalifa-herriaren barruan egoitza berria ezartzea izan zen, eta hori Damaskon jarri zuen.

Aurrekoaz gain, kalifaren botere pertsonala eta ekiteko gaitasuna ezarri zuen. Horretarako, ospe handieneko konfiantzazko pertsonak eta hautatuak izan behar ditu inguruan, enperadore persiar eta bizantziarrei imitatzeko. Jauregiak, meskitak eta abar eraikitzeko agindua eman zuen.

Ondorengoa libreki izendatzeko eskuarekin, eta leialtasun-zinaz baliatuz, Muawiyah-ek nahi du handikiek haren seme Yazid-i babesa ematea. Gertaera honek haren boterea indartu zuen, baina baita haren kontrako kritikak eragin ere, eta horrela, Omeiatar Kaliferriak atzean utzi zuen tradizioa.

Muawiyah-ek segitu zuen bere aurrekoen hedatze-politika aurrera eramaten.

Muawiyah-ren agintaldia bere heriotzarekin batera amaitu zen, K.o. 680an, eta bere seme Yazid I.a izan zen ondorengoa.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.