Muñoz Sola Arte Modernoaren Museoa
Muñoz Sola Museoa Tuteran kokatutako margoen museoa da. Bertan César Muñoz Sola (1921-2000) tuterarrak bere bizitzan zehar bereganatu zituen XIX. mendeko pintura frantsesen bilduma erakusten da.
Muñoz Sola Arte Modernoaren Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Tutera |
Koordenatuak | 42°03′50″N 1°36′30″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2003 |
Kontaktua | |
Helbidea | Plaza Vieja 2 |
Webgune ofiziala | |
Eraikina
Muñoz Sola Arte Modernoaren Museoa Tuterako Veraiztarren jauregian kokatua dago. Nahiz eta eraikin honek jatorri gotiko izan, lehen solairuko arkuteriko arkuarte batean eta harlanduzko bi bodegetan bakarrik kontserbatzen ditu jatorrizko elementuak. Barroko garaian eraberritua izan zen, gaur egungo itxura hartuz. Eraikinak hiru solairu ditu: beheko solairua zerbitzugune gisa erabiltzen da eta lehen eta bigarren solairuetan XIX. mendeko pinturak daude erakusgai, aldi baterako erakusketaz gain.
Bilduma
Mota guztietako gaiak jorratzen diren margoak daude bertan: erretratuak, bodegoiak, paisaiak, baita genero eszenak, besteak beste.
Garaiko estilo ezberdinek osatzen dute bilduma azken barrokotik hasita (J.A. Vallinen "Cristo eta emakume adulterogilea"), neoklasizismotik (Girodet de Roucyren "Venus, Adonis eta Kupido"), Erromantizismotik (Emile Renoufen "Ametsa" edo Caminaderen "Lizzieren erretratu malenkoniatsuak"), Naturalismotik (Bergeret, Couty, Laurent edo Bouleten bodegoietan bezala) edo tradizio holandar barrokoaren aztarnak (Hugart de la Tour, Selmy, Eschbach, Maihad edo Isabey) dituztenetatik pasaz, non natura hiletan eta paisaietan pintura tradizionalaren kutsu bat izanda ere desberdintasun bat nabaritzen den.
Bereziki aipagarria inpresionismoaren presentzia, hau erabakigarria izanik Muñoz Solaren margotzeko eran. Horrela, Cahours, Foubert, L'hermite, Clary, Nozal edo Montagne izango dira horren adibide.
Aldi baterako erakusketak
- 2004: Inocencio Garcia Asarta
- 2005: Aureliano de Beruete y Moret
- 2006: Ramón Casas i Carbó
- 2007: Santiago Rusiñol i Prats
- 2008: Ignacio Pinazo Camarlench
- 2008: Pintura Andaluza de la colección Thyssen Bornemisza
- 2009: La mirada encontrada. Paralelismos entre pintura y fotografía en el siglo XIX