Mrs. America (telesaila)
Mrs. America 2020ko Dahvi Wallerrek sortutako estatubatuar minisaila da.
Mrs. America (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 9 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Grabazio lekua(k) | Toronto |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Anna Boden (en) Ryan Fleck (en) Amma Asante (en) Laure de Clermont-Tonnerre Janicza Bravo (en) |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Hulu FX |
Hasiera-data | 2020ko apirilaren 15a |
Amaiera-data | 2020ko maiatzaren 27a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Illinois, Houston, New York eta Miami Beach |
Argumentu nagusia | Equal Rights Amendment (en) eta Moral Majority (en) |
fxnetworks.com… | |
|
Sinopsia
1970eko hamarkadan AEBetan mugimendu feminista eta etxekoandre kontserbadoreen arteko norgehiagoka kontatzen du telesailak, eta islatzen du zelako lan politiko eta mediatikoa egin zuten batak zein besteak itzalean, euren mezuak herrialde osoan zehar hedatu eta Eskubide Berdintasunaren Emendakinaren lehian gailendu zitezen. Bozketa, diskurtso eta manifestazio artean, telesailak boterearen jokoari eta instituzioen funtzionamenduari erreparatzen die arreta handiz, eta erakusten ditu aldarriak kaletik erakundeetara eramatearen abantailak eta albo kateak.[1]
Aktoreak
- Cate Blanchett: Phyllis Schlafly
- Rose Byrne: Gloria Steinem
- Uzo Aduba: Shirley Chisholm
- Elizabeth Banks: Jill Ruckelshaus
- Kayli Carter: Pamela
- Ari Graynor: Brenda Feigen
- Melanie Lynskey: Rosemary Thomson
- Margo Martindale: Bella Abzug
- John Slattery: Fred Schlafly
- Jeanne Tripplehorn: Eleanor Schlafly
- Tracey Ullman: Betty Friedan
- Sarah Paulson: Alice Macray
Erreferentziak
- «Emakumeen eskubideei aurre egin zien emakumea» Berria 2020-04-25 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.