Mr. Deeds Goes to Town
Mr. Deeds Goes to Town (euskaraz: "Deeds jauna hirira doa") komedia filma da, Frank Capra estatubatuar zinemagileak 1936an zuzendu eta ekoitzitakoa. Clarence Budington Kelland idazlearen 1935ko Opera Hat kontakizun laburrean oinarriturik dago. Gary Cooper, Jean Arthur eta George Bancroft izan ziren aktore nagusiak.
Mr. Deeds Goes to Town | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1936 | |||
Izenburua | Mr. Deeds Goes to Town | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, komedia erromantikoa eta lan literario batean oinarritutako filma | |||
Iraupena | 115 minutu | |||
Kolorea | zuri-beltzekoa | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Frank Capra | |||
Gidoigilea(k) | Robert Riskin | |||
Antzezlea(k) | ||||
Gary Cooper Gladys Greene George Bancroft Lionel Stander Douglass Dumbrille (en) H. B. Warner Walter Catlett (en) John Wray Ann Doran Arthur Hoyt Charles Lane George Meeker (en) Gino Corrado Gustav von Seyffertitz (en) Irving Bacon Joe Bordeaux Margaret Seddon Raymond Walburn Ruth Donnelly Warren Hymer Dennis O'Keefe (en) Cecil Cunningham Jameson Thomas Mayo Methot Billy Bevan Franklin Pangborn George "Gabby" Hayes Charles K. French Bess Flowers Jack Mower Charles Sullivan Emma Dunn Harold Miller (en) Pierre Watkin James Millican Stanley Andrews Paul Hurst Charles C. Wilson Harry C. Bradley William Irving Edward Keane Frank O'Connor Bert Moorhouse Jack Cheatham Edmund Mortimer Edward LeSaint Barnett Parker (en) Jay Eaton Eddie Kane Ellinor Vanderveer Hank Bell Spencer Charters (en) George Cooper Edward Gargan Margaret May McWade Bud Osborne | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Frank Capra | |||
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures | |||
Edizioa | Gene Havlick (en) | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Stephen Goosson (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Howard Jackson | |||
Argazki-zuzendaria | Joseph Walker | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | New York eta Mandrake Falls (en) | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | Zuzendari onenaren Oscar Saria 9th Academy Awards (en) National Board of Review Award for Best Film (en) National Board of Review Awards 1936 (en) | |||
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 9th Academy Awards (en) Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 9th Academy Awards (en) Robert Riskin Zuzendari onenaren Oscar Saria 9th Academy Awards (en) Frank Capra Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 9th Academy Awards (en) Gary Cooper Soinu onenaren Oscar Saria 9th Academy Awards (en) John P. Livadary (en) | |||
kronologia | ||||
|
Zuzendari onenaren Oscar saria (Frank Capra) irabazi zuen.
Argumentua
Depresio Handiaren garaian, Vermont estatuko Mandrake Falls herrixkan bizi den Longfellow Deeds (Gary Cooper) mutil gazte xaloak harremanik ez zuen Martin Semple osabarengandik hogei milioi dolarretako dirutza ondorengotzan jaso berri du. Haren osaba John Cedar (Douglass Dumbrille) abokatua herrixkara joan eta New York hirira eramango du. Hirian Cedarrek Cornelius Cobb (Lionel Stander) kazetari ohiari bere iloba kazetariengandik urrun mantentzeko ardura emango dio. Hala ere, Louise “Babe” Bennett (Jean Arthur) kazetari liraina Longfellowrengana hurbilduko da, eta Mary Dawson izeneko neska gazte langilea delako itxurak eginez hura erakartzea lortuko du, gaztea egunkarietako artikuluetan berataz trufatzen den kazetaria dela jabetzen ez delarik.
Aktoreak
- Gary Cooper: Longfellow Deeds
- Jean Arthur: Louise "Babe" Bennett/ Mary Dawson
- George Bancroft: MacWade
- Lionel Stander: Cornelius Cobb
- Douglass Dumbrille: John Cedar
- Raymond Walburn: Walter
- H.B. Warner: May epailea
- Ruth Donnelly: Mabel Dawson
- Walter Catlett: Morrow
- John Wray: Baserritarra