Mozah
Mozah Hego Koreako Samsung Heavy Industries, Hyundai Heavy Industries eta Daewoo Shipbuilding & Marine Engineering Company ontzioletan eraikitako gasontzi erraldoia da. Guztira 345 metro luze ditu eta 2008an eraikitzen amaitu zenean, munduko gasontzirik handiena zen, bai edukieran bai luzeran ere.
Mozah | |
---|---|
Jabea: | Qatar Gas Transport Company (Nakilat) |
Kudeatzailea: | Stasco Ship Management (Shell) |
Eraikitzailea: | Samsung Heavy Industries, Hyundai Heavy Industries, Daewoo Shipbuilding & Marine Engineering Company, Hego Korea |
Eraikitze urtea: | 2008 |
Lehen bidaia: | 2009ko Urtarrilaren 11 |
Ezaugarri orokorrak | |
Tonelaketa: | 37583 tona |
Luzera: | 345 m |
Gaina: | 34.7 m |
Sakonera: | 12 m |
Edukiera: | 266.000 m3 |
Abiadura: | 19 korapilo |
Bandera: | Marshall Uharteak |
Lehen bidaia
Mozah gasontziaren lehen bidaia 2009ko urtarrilaren hasieran egin zen. Abendu bukaeran Qatarren gasa kargatu eta Gas Natural konpainia katalanak erositako karga Bilboko portura abiatu zen. 2008ko abenduaren 31n Suezko kanala igaro zuen lehen aldiz[1] eta egun batzuk beranduago, 2009ko urtarrilaren 11n Bilbora heldu zen.
Berez urtarrilaren 8an zen ailegatzekoa[2], baina bidaiak atzerapena jasan zuen.
Erreferentziak
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.