Moyuako geltokia
Moyua Bilboko metroaren 1. eta 2. lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko Moyua plazan kokatuta dagoena. 1995eko azaroaren 11n inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.
Moyua | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | Moyua Plaza; 48009 | ||||||||||||||
Udalerria | Bilbo, Bizkaia | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Kodea | MOY | ||||||||||||||
Gunea | 1. gunea | ||||||||||||||
Irekiera | 1995ko azaroaren 11 | ||||||||||||||
Bidaiariak | 6.287.927 (2016)[1] | ||||||||||||||
Irisgarria | |||||||||||||||
Zerbitzuak | |||||||||||||||
Aldageltokia | |||||||||||||||
Nasak | 2 | ||||||||||||||
Trenbideak | 2 | ||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | ||||||||||||||
Eragilea | Metro Bilbao | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
Metroa | L1 Etxebarri - Plentzia L2 Basauri - Kabiezes | ||||||||||||||
Bizkaibus | A3224 Bilbo - Derio - Teknologi Parkea A3247 Bilbo - Aireportua A3516 Bilbo - Mungia (Autobidetik) A3517 Bilbo - Derio - Mungia A3518 Bilbo - Bakio (Autobidetik) A3527 Bilbo - Bermeo (Autobidetik) | ||||||||||||||
Bilbobus | A3 Olabeaga - Moyua A7 Artxanda - Arenal 01 Arangoiti - Plaza Biribila 10 Elorrieta - Plaza Biribila 13 San Ignazio - Txurdinaga 18 San Ignazio - Zorrotza 27 Arabella - Betolatza 28 Uribarri - Altamira 38 Otxarkoaga - Termibus 48 Santutxu - Lezeaga 56 La Peña - Jesusen Bihotza 62 San Mamés - Arabella 72 Larraskitu - Gazteleku 76 Artazu/Xalbador - Moyua 77 Peñascal - Mina del Morro G1 Arabella - Moyua G3 Larraskitu - Plaza Biribila G6 Zorrotza - Plaza Biribila | ||||||||||||||
Bestelakoak | Taxi Autobusa aireportura |
Bilboko metro sareko geltokirik erabiliena izan zen 2011n, 2013an eta 2015ean, azken urte horretan 6.220.196 bidaiari jaso zituela.[2]
Sarbideak
- Federico Moyua plaza, 3 (Elcano irteera)
- Federico Moyua plaza, 1 (Ercilla-Guggenheim irteera)
- Diputazio kalea, 8 (Diputación irteera)
- On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, 37 (Elcano irteera)
Gaueko sarbideak
- Federico Moyua plaza, 3 (Elcano irteera)
- On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, 37 (Elcano irteera)
Geltokia
Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.
Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Elcano eta Ercilla-Guggenheim sarbideetako kanoiak altzairu eta beirazko elementu bilakatzen dira, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardenak, alegia. Diputación sarbidean ez[3]
Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[4]
2015eko martxoaren 27tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[5]
Lotuneak
Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten hamar autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Moyua 4 | Irteera: Elcano |
Gran Vía 37 | Irteera: Igogailua |
Gran Vía 36 | Irteera: Igogailua |
Alda. Rekalde 31 | Irteera: Ercilla-Guggenheim |
Gran Vía 40 | Irteera: Elcano |
Elcano 3 | Irteera: Elcano |
Elcano (9) | Irteera: Elcano |
Moyua Plaza (Ogasuna) | Irteera: Elcano | Geraleku kodea: 0896 |
Moyua Plaza (Ogasuna) | ||||
Eragilea | Linea | Jatorria | Hurrengo geldialdiak | Norakoa |
---|---|---|---|---|
Bizkaibus | A3224 | Linearen hasiera | BILBO Maurice Ravel (Begiratokia) - Maurice Ravel (Telefónica) - Zumalakarregi (Etxebarria parkea) - Enrike Ibarreta (Santutxu) - Zabalbide (Ur depositua) - Arabella - Egirleta/Santo Domingo - Egirletagoikoa (Gasolindegia) - Egirletabekoa (Baserriak) - ZAMUDIO Egirleta - Galbarriatu - Bilbobarri - DERIO Ugaldeguren Industrialdea - ZAMUDIO Santimami - DERIO Hilerria - Mungialde etorbidea 4 - Aldekone - San Kristobal - Geldo - Abeletxea - ZAMUDIO Bidekurtze - Teknologia Parkea (Euskaltel) - T.P. (Innobasque) - T.P. (Itsasontzi eraikina) - T.P. (ITP) - Ospitale Psikiatrikoa | ZAMUDIO Sandoikalde |
Moyua Plaza (Barclays Bank) | ||||
Eragilea | Linea | Jatorria | Hurrengo geldialdiak | Norakoa |
Bizkaibus | A3516 | Linearen hasiera | BILBO Deustuko Unibertsitatea (Pío X plaza) - MUNGIA Atxuri - Lauaxeta - Trobika 4 (Udaletxea) - Goietako plaza | MUNGIA Palado |
Bizkaibus | A3518 | Linearen hasiera | BILBO Deustuko Unibertsitatea (Pío X plaza) - MUNGIA Atxuri - Lauaxeta - Trobika 4 (Udaletxea) - Goietako plaza - Trobika auzoa - Elordui - Larrauri - MEÑAKA Bidebieta - MUNGIA Ereñotzaga - Landabarrena - BAKIO Goikolea - Kurtzikene - Otsategi - Egia-Frontoia - Estankoalde (Romana) - Olaskoetxe (Irubide) | BAKIO Bentalde |
Bizkaibus | A3527 | Linearen hasiera | BILBO Deustuko Unibertsitatea (Pío X plaza) - MUNGIA Atxuri - Lauaxeta - Trobika 4 (Udaletxea) - Goietako plaza - Trobika auzoa - Elordui - Larrauri - MEÑAKA Bidebieta - Emerando - Emerando Gane - BERMEO Harrizurieta - Dondiz - Mañu - Sollube Gane - Etxebizker (Mikel Deuna) - Itxurriandia (Mikel Deuna) - Etxetxubarri (Mikel Deuna) - Zubiaur'tar Kepa (Udal azoka) | BERMEO Lamera |
Moyua Plaza (Deutsche Bank) | ||||
Eragilea | Linea | Jatorria | Hurrengo geldialdiak | Norakoa |
Bizkaibus | A3517 | Linearen hasiera | BILBO San Pedro plaza - Ibarrekolanda - ERANDIO Enekuri (Gasolindegia) - Enekuri - Faoeta - Asua (La Avanzada 9) - SONDIKA Asua plaza (Sangroniz) - San Juan - Basozabal - Berreteaga - LOIU Larrondo (Elotxelerri) - Larrabarri (Olarra) - Elotxelerri (Nafrisa) - DERIO Hilerria - Mungialde etorbidea 4 - Aldekone - Tabernabarri - Islabe - Santa Clara (Komentua) - Artebakarra - MUNGIA La Bilbaina (Arritugane) - La Bilbaina (Atxabaso) - La Bilbaina (Auzo-Etxea) - La Bilbaina (Urbide) - Laukariz (Ikastetxea) - Zabalondo (Industrialdea) - Basozabal (Basabitxi) - Beko Kale (Torrebillela) - Trobika 4 (Udaletxea) - Goietako plaza | MUNGIA Palado |
Argazki galeria
- Ertzilla/Guggenheim eta Elkano sarbideak
- Elkano sarbidea
- Ertzilla/Guggenheim sarbidea
- Ertzilla/Guggenheim sarbidea
- Ertzilla/Guggenheim sarbidea barrutik
Erreferentziak
- Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-07-16).
- Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko Garraio Publikoaren Txostena 2015» (Noiz kontsultatua: 2016-09-26).
- «Bisitatzeko geltokiak | Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
- (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
- (Gaztelaniaz) Deia. «Metro Bilbao amplía la conexión Wifi a seis estaciones más, que se suman a San Mamés, la primera en conectarse» (Noiz kontsultatua: 2015-03-27).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |