Kontzientzia Eragozpen Mugimendua
Kontzientzia Eragozpen Mugimendua, KEM, edo KEM-MOC, 1970eko hamarkaz geroztik, Espainian eta Hego Euskal Herrian militarismoaren aurkako kontzientzia eragozpen mugimenduaren ardatzetako bat izan zen[1].
1980ko hamarkadan intsumisioaren aldeko bidea hartu zuen, beste mugimendu batzuekin batera, eta XXI. mendeko lehen hamarkadan, Irakeko gerraren kontrako mugimenduan eta eragozpen fiskalean eragina izan zuen.
2014ko abenduaren 27an, KEM-MOC mugimendu antimilitaristak protesta egin zuen Gobernu Militarrean (Bilbo) gastu militarra salatzeko eta "desobeditzaile" izateko deia egin zuten[2].
Erreferentziak
- Ajangiz, Rafael; Bárcena, Iñaki. «Euskal Herriko Gizarte Mugimenduak» Giza eskubideak (Deusto).
- «Gastu militarra salatzeko, "desobeditzaile" izateko deia egin dute Bilbon», Berria, 2014-12-27
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Donostiako KEM
- (Gaztelaniaz) Iruñeko KEM
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.