Mourne mendiak
Mourne mendiak (ingelesez Mourne Mountains edo Mournes, irlanderaz berriz Na Beanna Boirche) Irlandako Ipar Irlandako eskualdearen hego-ekialdean dagoen Downeko konderrian kokatzen diren granitozko mendiak dira, hauek Irlandako uharteko mendirik ezagunenen artean daudelarik. Inguruko eremu osoak Berebiziko Natur Edertasunezko Gunea izendapena du eta Ipar Irlandako lehenbiziko parke nazionala izen zedin proposatua izan zen. National Trust estatu erakundea mendi hauen nolabaiteko jabea da. Mendi multzo honen mendirik garaiena Slieve Donard da, 849 metroko garaierara iristen delarik.
Mourne mendiak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Slieve Donard |
Garaiera | 850 m |
Mota | mendikate |
Geografia | |
Koordenatuak | Irlanda_type:_scale:_dim:_globe:Earth 54°10′N 6°05′W |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ipar Irlanda |
Lehen igoera | Ezezaguna |
Geologia | |
Material nagusia | Granito |
Landaredia eta basabizitza
Belarraz gain, Mourne mendietako landare ohikoenak hiru motatako txilarrak dira: txilar lauhostoa (erica tetralix), ainar purpura (erica cinerea) eta ling izeneko txilar arrunta (calluna vulgaris).
Mendiak
- Slieve Donard (850 m.), mendirik garaiena da.
Iruditegia
- Mourne harresia
Kanpo estekak
- Mourne mendien webgunea (Ingelesez)
- "Mournen magia" webgunea (Ingelesez)