Motza etxea (Atarrabia)

Motza etxea. antzina Andosillako jauregia deitua, Nafarroako Atarrabia udalerrian dagoen jauregietxe bat da.

Motza etxea
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Nafar bidea Nafar bidea
Motza etxearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaAtarrabia
Koordenatuak42°49′59″N 1°36′26″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1558 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-249
Eskualdea[upper-roman 1]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
249
Kontaktua
HelbideaMayor 51, Villava
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Kokapena

Kale Nagusiaren 51. zenbakian dago, Esteban Armendaritz kalearekin egiten duen izkinan.

Historia

Aurrealde errenazentista duen eraikin bitxi hau, garai batean “Andosillako jauregia” izenez ezagutua, 1558. urte inguruan Pedro Andosillakoa, ezizenez “Nagusia”, Gorteko Ofiziala eta Atarrabiako Almirantea zenaren aginduz eraiki zen.

Eraikina

Ateak gordetzen duen diamante itxurako dobelarridun puntu erdiko arkuan datza, hau dena plinton baten gainean dauden ildaskadun bi zutabetan kokaturik, eta Andosillarren armarria gordetzen duen frontoi batekin burutzen delarik.

Eraikitzailea eta honen emaztea, Frantziska Soltxagakoa, atearen bi aldetako medailoietan ageri dira.

Andosillarrek, hiriko almirante ziren neurrian, zenbait pribilegio zituzten ekitaldi erlijiosoetan; honen ondorio izan daiteke San Migel Aralarkoak Nafarroan zehar egiten duen erromesaldian Atarrabiara heltzen denan gaua Motza Etxean igarotzeko ohitura.

Garraioa

Eskualdeko Hiri Garraioak 2 linea ditu:

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.