Motor elektriko
Motor elektrikoa interakzio elektromagnetikoen bidez energia elektrikoa energia mekaniko bilakatzen duen makina elektrikoa da. Motor elektriko batzuk itzulgarriak dira, hots, generadore elektriko baten gisa lan egin eta energia mekanikoa energia elektrikoan bihurtu dezakete. Adibidez, lokomotora edo tren-makinetan erabili ohi diren trakziozko motor elektrikoak balazta-birsorgarriak izan ezkero maiz bi eginbehar horiek bete ohi dituzte.
Motor elektrikoak industrian, garraioan nahiz partikularren beharrentzako maiz erabili izan ohi dira. energia elektrikoaren hornikuntza sare bati edota bateria elektriko bati konektaturik funtziona dezakete. Bestalde, ibilgailu elektriko hibridoetan bi aukeren abantailez baliatzeko ere erabiltzen hasi dira.
Bi motako motor elektrikoak daude, korronte zuzeneko motorrak eta korronte alternoko motorrak, eta bi horien barnean beste hainbat azpimota daude.
Korronte zuzeneko motorrak
Funtzionamendua
Motorra elikatze iturriarekin konektatzen dugunean, korronte elektrikoak haril induzitzegileetatik zirkulatzen du, elektroian bat sortuz eta behar dugun eremu magnetikoa ezarriz. Korronte zuzen honek haril induzituetatik ere zirkulatzen du eskuiletan eta kolektorean barrena.
Behin eremu magnetikoa ezarrita, haril induzituen gainean eragiten duten indar pareek haril horiek biraraziko dituzte; harilekin batera errotore osoa ere biratuko da. Horrela, motorrari emandako energia elektrikoa errota energia mekaniko bihurtzen da.
Bi motako motor elektrikoak daude, korronte zuzeneko motorrak eta korronte alternoko motorrak, eta bi horien barnean beste hainbat azpimota daude.
Egitura
Estatorea
Estatorea motor ekektrikoaren atal finkoa da, eremu magnetikoa ezartzeko eginkizuna du. Horretarako hainbat haril erabiltzen ditu, haril induzitzaile izenekoak, elektroimanaren poloen inguruan kokatutakoak. Polo hauek karkasan finkatuta daude.
Errotorea
Errotorea motorraren atal higikorra da. Induzitu izeneko burdinezko nukleo baten arteketan kiribildutako hainbat harilez, haril induzitu izenekoez osatzen da. Harilen muturrak kolektorea osatzen duten delga izeneko kobrezko orri batzuetara soldatzen dira. Multzo osoa ardatz baten gainean muntatzen da. Horrez gainera, motorrak eskuilak ditu, eskuila etxeetan muntatutakoak, Gailu hauek, kolektarekiko etengabeko kontaktuan, haril induzituak korronte elektrikoaz hornitzen dituzte.
Sailkapena
Korronte zuzeneko motorrak konektatuta dauden moduaren arabera honela sailkatzen dira:
Serie motorra
Serie motorra: Motor mota honetan haril induzitzaileak eta induzituak seriean konektatzen dira. I intentsitatea, motorrak korronte zuzeneko sarearekin konektatzean xurgatzen duena, berdina da motor osoan. Ezaugarriak:
• Serie motorrak abiatzeko unean momentu eragile handia garatu dezakeabiatzeko unean.
- Motorreko karga txikitzearen ondorioz xurgatutako intentsitatea murrizte bada, motorrak lastertasun handiegia har dezake
Ezaugarri hauen arabera, serie motorrak lastertasun txikian momentu eragile handian (abioan) eta lastertasun handian momentu eragile txikia behar diren kasuetarako oso egokiak dira. Horregatik, trakzio elektrikoko ibilgailuetan erabiltzen dira: tranbia, tren, makinak, trolebusak eta abar.
Compound motorra
Compound motorra berez serie motorraren eta shunt motorraren konbinazioa da (zirkuitu mistoa du). Haril induzitzaileak bi atal desberdinetan banatzen dira: bata, seriean konektatzen da induzituekin eta, bestea, paraleloan. Berriro ere, motorrak xurgatutako intentsitatearen zati bat bitan banatzen da: intentsitate kantitate batek (Ii) haril induzituetatik eta induzitzaileen rdietatik zirkulatzen du; besteak, aldiz, gainerako haril induzitzaileetatik.
Oro har, motor honek shunt motorrak baino momentu eragile handixeagoa du, serie motorrak baino txikiagoa ordea. Xurgatutako intentsitatea murrizten enean, bira erregimena ez da ia aldatzen eta ez dago hutsean abiada handiegia hartzeko arriskurik. Motor motoa hau bereziki egokia da makina erremintetan eta trakzio elektrikoan erabiltzeko.
Shunt motorra
Shunt motorran haril induzitzaileak eta haril induzituak paraleloa konektatzen dira. Haril induzitzaileak paraleloan daude konektatuta haril induzituarekin. Hala, motorrak xurgatzen duen I intentsitate elektriko intentsitate osoaren zati batek (Ii) haril induzituetatik zirkulatzen de eta besteak (Iex) haril induzitzaileetatik. Ezaugarriak:
• Abiatzean momentu eragilea serie motorrarena baino txikiagoa da. • Hutsean, bira erregimena ez da ia aldatzen (ez du abiadara handiegirik hartzen).
Hori dela eta, motor hauek oso aproposak dira makina erremintetan erabiltzeko: lastertasun txikia momentu eragile handia behar ez delako, karga handiak sortzen ez direlako eta karga hauek desagertuz gero (hutsean) abiada handia hartzeko arriskurik ez dagoelako.
Eskuilarik gabeko motorra edo Brushless motorra
Eskuilarik gabeko motorra edo Brushless motorrak polaritatearen aldaketa burutzeko ez du eskuilarik erabiltzen. hauek gehienbat erradiokontrolen bidez dabilzan miniaturazko hegazkin eta ibilgailu nahiz jostailuetan erabili ohi dira, oso txikiak izanik leku gutxi behar baidute.
Elektronikan erabili ohi diren motorrak
Aurreko horietatik at, elektronikan erabili ohi diren beste honako motorrak ere badaude:
- Pausoz-pausoko motorra
- Serbomotorra
- Nukleorik gabeko motorra
Korronte alternoko motorrak
Industrian makina gehienak motor asinkrono trifasikoen bidez higitzen dituzte, hots, energia elektrikoa hiru fase edo hariko korronte alterno moduan hartu eta energia mekaniko bihurtzen duten motorrak dira. Motor hauen erabilera oso zabalduta dago industrian, fabrikatzeko sinpleak, sendoak eta erraz mantentzeko modukoak direlako, eta prezioz proportzionalki nahiko merkeak.
Motor asinkrono trifasikoak
Funtzionamendua
Motor asinkrono trifasikoen funtzionamendu printzipioa korronte zuzenekoen berbera da, eroale, espira edo harilen gaineko indar elektromagnetikoen eraginari dagokionez. Baina, jakina, diferentzia garrantzitsuak daude:
• Lehenik eta behin, motorrari konektatzen zaion korronte alterno trifasikoa estatoreko haril induzitzaileetatik zirkulatzeko bakarrik erabiltzen da. Ondorioz, makinak eremu magnetiko bat sortzen da, kasu honetan, birakaria.
• Bigarrenik, errotorea osatzen duten eroaleetan korronte elektrikoak induzitzen dira eremu magnetiko birakariaren ondorioz. Korronte zuzeneko motorretan ez bezala, korronte hauek ez datoz motorra konektatuta dagoen saretik.
Nolanahi ere, haril induzitzaileek sortutako eremu magnetiko bat (birakaria) dugu eta honen barnean, korronte elektriko induzituta daramaten hainbat eroale. Horrenbestez, indar elektromagnetikoek eroaleen gainean eragingo dute, errotorea biraraziz eta motorra funtzionaraziz.
Egitura
- Estatorea: Motorraren atal finko hau altzairu orriz eginiko koroa batez eratutako karkasak osatzen du. Koroaren arteketan hiru haril induzitzaile sartzen dira; haril hauen muturrak borne plakarekin konektatzen dira eta, azken honen bitartez, motorra dagokion sarera konektatzen da.
- Errotorea: Motorraren atal higikorra estatorearen barnea kokatzen da. Urtxintxa kaiolako errotore izenekoa metalezko bi koroaren artean muntatutako metalezko hainbat eroalez osatzen da. Errotorea ardatz batean muntatzen da.
Motor honen osaera nahiko sinplea da eta korronte zuzeneko motorrak baino elementu gutxiago ditu.
Motor asinkrono monofasikoak
Elektratresna elektrikoek eta potentzia txikiko makina erremintek, oro har, motor asinkrono monofasikoak erailtzen dituzte. Motor hauek energia elektrikoa korronte alterno monofasiko edo bi harikoaren moduan hartu eta energia mekaniko bihurtzen dute.
Motor unibertsala
Motor unibertsalaren abantaila nagusiak:
• Korronte zuzenarekin nahiz korronte alternoarekin funtzionatzen dute • Abio momentu handia dute eta, horrenbestez, bete-beteko kargan konekta daitezke. • Bira lastertasuna kargari egoitzen zaio: zenbat eta karga handiagoa, orduan eta lastertasun txikiagoa, eta alderantziz. • Edozein bira lastertasunerako fabrika daitezke. Lastertasun hau induzituarekin seriean konektatutako potentziometro edo erresistentzia aldakor baten bitartez erregula daiteke.
Motor hauek makina erreminta txikietan (zulatzeko makina eramangarriak, zerrak) eta tamaina ertaineko etxetresna elektrikoetan (xurgagailuak, irabiagailuak eta abar) erabiltzen dira batik bat.
Iman iraunkorreko motor unibertsala
Motor unibertsalaren aldaera bat da. Eremu magnetikoa sortzeko eginkizuna duen iman iraunkor bat erabiltzen du haril induzitzaileen ordez. Motor hauek jostailuetan erabiltzen dira batik bat.