Diesel motor

Diesel motorra aldizkako barne-errekuntza duen motor termikoa da; barne-errekuntza hori erregaiaren tenperaturarengatik sortzen da eta tenperatura altu horiek zilindroko barne-airearen konpresioaren ondorioz gertatzen dira, dieselaren zikloaren arabera. Gasolina-motorretik desberdintzen da. Zumaian muntatu zen Espainiako lehen diesel motorra (XX. mende lehen herenean), Zumaiako Udalaren webgunearen arabera.[1]

Auto zahar baten diesel motorra, injekzio ponparekin

Osaketa

Lau aldiko diesel motorra gasolina motor baten pieza berdinez osatuta dago. Hona hemen horietako batzuk:

Hurrengo elementuetatik ,berriz, gehienak gasolinako motorretan aurkitzen badira ere (aurreberoketa-bujiak eta toberak izan ezik) , diseinu eta prestakuntza ezberdinak izaten dituzte:

  • injekzio ponpa
  • duktoak
  • injektoreak
  • transferentzia-ponpa
  • toberak
  • aurreberoketa-bujiak

Funtzionamendu-printzipioak

Citroen XUD baten diesel injekzio ponpa

Diesel motorra erregaiaren ignizioaren (piztearen) bidez jartzen da funtzionamenduan, erregaia, lainoztatua eta presioa altuan dagoena, kamerara (aurrekamerara, zeharkako injekzioaren kasuan) injektatzen denean. Konbustio-kamera horrek auto-konbustiokoa baino tenperatura altuagoa duen airea dauka barnean; hau da, ez dago txinparta beharrik gasolina motorretan bezala. Honi, autoinflamazioa deitzen zaio.

Konbustioa hasten duen tenperatura, motorrak bigarren aldian eragiten duen presio igotzearen ondorioa da, hau da, konpresioa. Erregaia presio handian dagoenean, konbustio-ganberaren goiko partean injektatzen da, injektoreak dituen zulotxo txiki batzuetan non, presio eta tenperatura altuko (700 eta 900 °C artean) airearekin nahastu eta atomizatzen den. Horren ondorioz, nahasketa oso azkar sutzen da. Konbustio honek bertako gasa zabaltzen du, pistoia beherantz bultzatuz.

Hedapen hau, gasolina motorrean ez bezala, adiabatikoa da, hots, mugimendu zuzen bat bultzatuz eragiten du pistoiaren ibilbidean zehar. Bielak mugimendu hau birabarkira transmititzen du, eta honela birabarkia biratu da eta pistoiaren ibilbide zuzena errotazio-mugimendu bihurtzen da.

Autoinflamazioa gertatzeko, beharrezkoa da gasolioaren sutze-tenperaturara iristea. Hotzean, beharrezkoa da gasolioa aurretik berotzea edo erregai pisutsuagoak erabiltzea gasolinazko motorretan, petrolio-destilazioaren frakzioa erabiltzen da 220 °C eta 350 °C artean; honi gasolio deitzen zaio.

Erreferentziak

  1. «Historia — Turismoa Zumaia» zumaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.