Motor-olio
Motor-olioa, edo lubrifikatzaile-olioa, olioa osagai nagusi eta hainbat gehigarriz hobetutako substantzia da. Gehigarri horiek detergenteak, sakabanatzaile eta, multi-maila olioetarako, biskositate-hobetzaileak dira. Motor-olioen zeregin nagusia da motor baten barruan dauden atal mugikorrak lubrifikatzea, haien arteko marruskadura gutxitzeko, eta, horrela, haien bizitza erabilgarria luzatzeko. Lubrifikatzeaz gain, olioak garbitzen du, korrosioa eragozten du eta motorraren tenperatura txikiagotzen du, beroa atal mugikorretatik aldenduz.
Erabilera
Motor-olioa barne-errekuntzako motorretan erabiltzen den labaingarria da. Hauen artean sartzen dira autoak, motozikletak, autobusak, merkataritza-ibilgailuak, txalupak, belarra mozteko makinak, traktoreak, trenak, hegazkinak, eraikuntzarako eta nekazaritzarako hornikuntza desberdinak eta sorgailu elektrikoen motor estatikoak. Gasolinazko motorretan, konpresio-eraztunak 160 °C igo dezake olioaren tenperatura, eta dieselezko motorretan 315 °C. Biskositate altuko motor-olioak, edo multigradukoak, bere dentsitatea hobeto mantentzen dute tenperatura altuetan. Oinarri sintetikoko olioek muturreko erabileretan hobeto mantentzen dituzte ezaugarriak eta tenperatura.
Osagai metalikoak olioz estaliz oxigenoarekiko esposizioa saihesten da. Horrela herdoiltze azeleratua gelditu egiten du, tenperatura altuak saihestu eta motorra korrosiotik babesten du. Korrosio-inhibitzaileak gehi daitezke olioari korrosioa gelditzeko. Motor-olio askok dituzte gehigarri detergenteak eta sakabanatzaileak. Gehigarri horiek partikula sendoak eta kedarra saihesten dute motorra garbi mantentzeko.
Osagai metalikoen arteko marruskadurak eratzen ditu partikula metaliko mikroskopikoak. Partikula hauek olioan zehar mugitzen dira pieza mugikorretan erosioa eta higadura eraginez. Partikula hauek iragazteko olio-iragazkiak daude. Ibilgailuak mugitutako olio-ponpa batetik ponpatzen da, olioa iragazkitik garbitzeko.
Graduak
SAE, Automobilgintza Ingeniari Sozietatea, zenbakizko sistema ezarri du motor-olioak bere biskositate-zinematikaren arabera kategorizatzeko. SAE-ren biskositate graduak hauek dira: 0, 5, 10, 15, 20, 25, 30, 40, 50 y 60. Gradu batzuei gehi dakieke W "winter-etako" («negurako») edo hotzean abiatzeko (tenperatura baxuetan) biskositatea.
Biskositatea neurtzen da olio kantitate jakin batek, tenperatura estandarrean, zulo batean zehar pasatzeko zenbat denbora behar duen. Zenbat eta gehiago luzatzen denean, handiagoa da biskositatea, eta beraz handiagoa izango da SAE-a kodea.
Ingurumen-efektuak
Motor-olioa ingurumen arazo handitzat hartzen da bere konposizio kimikoagatik, mundu osoan haren erabileraren sakabanatzeagatik eta ingurumenaren gaineko efektuengatik. Gaur egungo motor-olio lubrifikatzaile gehienek petrolioa daukate, zein toxikoa da ingurumenerako eta berrerabiltzea zaila da erabileraren ondoren.
Erabilitako olia, ez dauka efektu toxiko berdinak ur gezan eta itsasoko organismoetan. Epe luzeko efektu garrantzitsuak aurkitu dira, itsas eta ibai espezieetan. Motor-olioak landareek hazteko behar duten lurzoru osasungarrian agertzen bada, ingurumenen gaineko efektu kaltegarri handia izan dezake. Eremu hori kutsatuta badago, produktibitatea jaisten da, eta landare hauek ez dira osasuntsuak izango.
Etorkizuna
Polietilenoa edukiontzi askotan aurkitutako plastiko-produktu ohiko bat da. Hau apurtzeko prozesu berri bat erabiltzen hasi da, Fischer-Tropsch-prozesu garestia saihestu nahian. Prozesu honetan parafina antzeko argizari bat lubrifikatzaile bihurtzen da. Plastikoa urtu egiten da eta ondoren ponpatzen da labe batean. Labeak sortzen duen beroak polietilenoko kate molekularrak argizarian zatitzen ditu. Azkenean, argizariak prozesu katalitiko bat jasaten du honen estruktura molekularra aldatzeko, olio garden bat utziz.
Birfindutako motor-olioa
Motor batean erabilitako olioa hondatzen eta erretzen da, kutsatzen da partikulekin eta gai kimikoekin, honen eraginkortasuna gutxitzen. Birfinkatzeak kutsatzaileak eta erabilitako gehigarriak garbitzen ditu olio zikinez. Hortik aurrera, "oinarrizko stock" garbi hau oinarri birjinaren stockarekin eta gehigarri pakete berri batekin nahasten da lubrifikatutako produktu bukatu bat lortzeko, olio birjinarekin egindako lubrifikatzaileak bezain eraginkorrak izan daitezen. Ingurumena Babesteko Estatu Batuetako Agentziak (EPA) definitu du birfindutako produktuak gutxienez % 25 findutako oinarrizko stocka izatea, baina beste arau batzuk nabarmen handiagoak dira. Kaliforniako Estatuaren kontratu publikoko kodeak berriro findutako motor-olioa definitzen du gutxienez % 70 findutako oinarri gisa.
Erreferentziak
- Orri hau ingelesezko Motor Oil orritik dago itzulia.