Motherwell
Motherwell, Eskoziako gaeleraz: Tobar na Màthar eta eskozieraz: Mitherwall, Eskozia hegoaldeko udalerria da, Iparraldeko Lanarkshiren dagoena. 2011ko erroldaren arabera 31.906 biztanle ditu.
Motherwell Tobar na Màthar Mitherwall | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Eskoziako kontseilu gunea | Iparraldeko Lanarkshire |
Posta kodea | ML1 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°47′21″N 3°59′44″W |
![]() | |
Azalera | 14 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 32.590 (2016) |
Dentsitatea | 2.327,86 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Etimologia
Motherwell izenak "amaren putzua" esan nahi du, izan ere Amabirjinaren omenezko izena zuen putzua baitzen bertan.
Historia
Eskozian Erromatarren errepide nagusia Motherwell dagoen tokitik pasatzen zen eta gotorlekua eta bainuetxea eraiki zituzten.
XIX mendearen hasieran Jerviston House ondoan zegoen 600 biztanletako nekazal herrixka bat baino ez zen, baina 1848an trenbidea iritsi zen eta honek industria eta aberastasuna ekarri zituen. 1881ean David Colvillek burdin eta altzairu lantegia ireki zituen eta XX mende hasierarako 37.000 biztanletako herria bihurtu zen. 1930 hamarkadan Eskoziako altzairugintzaren hiriburua bihurtu zen eta Steelopolis ezizena jaso zuen.
1980 hamarkadan altzairugintzaren gainbehera iritsi zen eta lantegi asko itxi egin ziren.
Kirolak
Herriko futbol taldea Motherwell FC da. Liga bat eta bi kopa eskuratu ditu. Lorturiko liga bakarra 1932koa den arren azken urteetan puntako taldea osatu du eta 2012-13 eta 2013-14 denboraldietan bigarren egin du ligan.
Iruditegia
- Dalzell Eskola.
- Katedrala.
- Ipar Lanarkshireko Ondarearen Zentroa.
- Fir Park, futbo zelaia.
Herri eta hiri senidetuak
Erreferentziak