Mostellaria

Mostellaria, euskaraz Mamuarena, Plauto idazle erromatarraren komedia bat da. K. a. 193. urtea baino beranduago antzeztu zela dirudi eta Filemonen izen bereko lanean (Phasma, egun galdua), oinarritutako lana omen da [1].

Mostellaria
Jatorria
Egilea(k)Plauto
IzenburuaMostellaria
Ezaugarriak
Genero artistikoafabula palliata (en) Itzuli
Hizkuntzalatina

Haria

Teopropides aita Atenastik kanpo dagoen bitartean Filolakes bere semea parrandan ibiltzen da. Filematio izena duen neska batekin bikotea osatu egin du. Filematio esklaboa izanik, bere askatasuna erosteko dirutza handia hartu du maileguan. Egun batean, bere lagunekin festa bat ospatzen ari dela aitaren etxean, Tranio bere esklaboa sartzen da extera bere aita iristear dagoela ohartaraziz. Tranioren aholkuz, denak etxera korrika eta presaka sartu eta etxeko atea itxi egiten du Traniok. Aita iristen denean, Tranio etxera sartzea arriskutsua dela ohartarazten dio, etxea sorginduta baitago. Baina, une horretan Filolakesi dirua utzi ziona agertzen da. Traniok dirua ondoko Simo zaharraren etxea erosteko dela esaten du, baina azkenean ondoko etxeko nagusia agertzen denean, eta Tranio bere trikimailuekin jarraitu arren, egia azaltzen da. Azkenean ordea, errudun guztiek aitaren barkamena lortzen dute semearen laguna den Kalidamatesen parte hartzeari esker.[2]

Kanpo estekak

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) The Literacy Encyclopedia:Mostellaria.
  2. (Gaztelaniaz) Mostellaria (Plauto): Argumento, www.teatroenitalica.com webgunean. 2009-10-02.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.