Most

Most (alemanez: Brüx; latinez: Pons; erromanieraz: Mosti) Txekiar Errepublikako ipar-mendebaldean, Bohemia eskualde historikoan eta Ústí nad Labem eskualde administratiboan, kokatutako hiria da. 2013an 67.490 biztanle zituen[1].

Most
Most
Txekiar Errepublikako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Txekia
Eskualdea Ústí nad Labem eskualdea
BarrutiaMost District
AlkateaMarek Hrvol (en) Itzuli
Izen ofizialaBrüx
Most
Jatorrizko izenaMost
Posta kodea434 01 eta 435 02
Geografia
Koordenatuak50°30′11″N 13°38′12″E
Map
Azalera86.94131 km²
Altuera282 m
MugakideakLitvínov, Horní Jiřetín, Braňany, Bílina, Vrskmaň, Vysoká Pec, Mariánské Radčice, Bečov, Malé Březno, Lišnice, Korozluky eta Obrnice
Demografia
Biztanleria63.856 (2023ko urtarrilaren 1a)
990 (2022)
alt_left 32.965 (%51,6) (%48,4) 30.891 alt_right
Dentsitatea734,47 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakLahti eta Bukarest
MatrikulaU
mesto-most.cz

1960ko hamarkadan, ikatz meatzeak handitu ahal izateko, hiri osoa lekualdatua izan zen[2].

Geografia

Most Bílina ibaiaren ertzean dago, Erdialdeko Bohemiako mendigunearen eta Metal mendien artean, Pragatik 77 km ipar-mendebaldera eta Ústí nad Labem hiritik hego-mendebaldera[2].

Ekonomia

Hiria Ipar Bohemiako lignito hobiteriaren bihotzean dago. Altzairu eta zeramika ekoizpena, ehungintza, eta industria kimikoak dira ekonomiaren oinarriak[2]. Trenbide lotune garrantzitsua da.

Erreferentziak

  1. Txekiar Errepublikako udalerrietako biztanleria, 2013ko urtarrilaren 1ean Czso.cz
  2. Most 2013 Encyclopædia Britannica, Inc. Global.britannica.com

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.