Moskuko oblasta
Moskuko oblasta (errusieraz: Моско́вская о́бласть, translit.: Moskovskaia oblast) edo Podmoskovie (errusieraz: Подмоско́вье) Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat zehazki, Erdialdeko Barruti Federalean kokatua. 45.799 km²ko eremua du, eta 2010ean biztanle gehien zituen bigarren subjektu federala zen (7.095.120 biztanle[1]). Ez du hiriburu ofizialik.
Mosku oblasta | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Izen ofiziala | Московская область Центрально-Промышленная область | ||
ISO 3166-2 | RU-MOS | ||
Hiriburua | Ez du | ||
Moskuko Oblasteko gobernatzailea | Andrey Vorobyov (en) ![]() | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 55°37′41″N 37°44′17″E | ||
![]() | |||
Azalera | 45,900 km² | ||
Mugakideak | Tver oblasta, Jaroslavl oblasta, Vladimir oblasta, Riazan oblasta, Tula oblasta, Mosku, Kalugako oblasta, Smolensk oblasta eta Central Volga Krai (en) ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 7.708.499 (2021eko urtarrilaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 154,58 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Lurralde mota | Oblasta | ||
Ordu eremua | Moskuko Ordua, Europa/Mosku eta UTC+03:00 | ||
Matrikula | 50 , 90 , 150 , 190 eta 750 | ||
mosreg.ru/ |
Moskuko oblasta 1929ko urtarrilaren 14an sortu zuten ofizialki.
Kokapena
Iparraldean Tver oblastarekin du muga, ipar-ekialdean Jaroslavl oblastarekin, ekialdean Vladimir oblastarekin, hego-ekialdean Riazan oblastarekin, hegoaldean Tula oblastarekin, hego-mendebaldean Kaluga oblastarekin, eta Smolensk oblastarekin mendebaldean. Oblastaren erdialdean Mosku hiria dago, baina ez da oblasteko parte.
Ekonomia
Industria oso garatuta dago Moskuko oblastean: metalurgia, petrolio-findegiak, ingeniaritza mekanikoa, elikagaigintza, energia eta industria kimikoa dira alor indartsu eta nagusiak.