Moskuko metroa

Moskuko metroa (errusieraz: Московский метрополитен, Moskovski metropoliten), Lur azpiko jauregia ezizenaz ezaguna[1], Moskuko lur azpiko garraiobide edo metroa da, eta Mosku eta inguruko herriak batzen dituen garraiobidea[2]. Errusiako hiriburuaren gune asko lotzen ditu eta munduko metrorik erabilienetakoa da. Garraio sistemak Moskuko erdigunea eta bertako aldiriak lotzen ditu. Koltsevaia lerroak zirkulu baten gisan lotzen ditu gainontzeko lerro guztiak.

Logotipo ofiziala.

250 geltoki ditu eta 438,6 km luze da, lerro guztien batura eginda. Munduko hirugarren metrorik luzeena da, New York eta Londreskoaren ostean[3]. 1935an ireki zen eta ezaguna da geltokiek duten diseinuagatik. 40 geltoki baino gehiago kultur ondareko objektu gisa aitortzen dira[4]. Errealismo sozialista izenaz ezagutzen den korrontearen hainbat artelan daude bertan.

Historia

Iraultzaren aurreko proiektuak

Antonovitx, Golinevitx eta Dmitrievek proposatutako proiektua

Moskun metroa eraikitzeko lehendabiziko asmoak Errusiako Inperioaren garaikoak dira. 1875. urtean, Kurski tren geltokitik Lubianskaia eta Trubnaia plazetan zehar Maryina Rostxarainoko lerro bat jartzeko ideia agertu zen. Garai hartan eragin handia zuen Eliza Ortodoxoak proiektuaren aurka egin zuela esaten zen[5] ("Jainkoaren irudi eta antzera sortutako gizakiak bere burua umiliatzen du infernura jaitsiz")[6], baina arrazoi ofiziala garraio mota honen desegokitasun ekonomikoa zen[5].

1898an, Grigori Dubelir San Petersburgoko Burdinbide Ingeniarien Institutuko lizentziatuak Moskuko metroaren eraikuntzari buruzko gradu amaierako lana garatu eta defendatu zuen. Lanaren originaltasunagatik eta garapenen perfekzioagatik, sari berezi bat eman zioten[7].

1902an, Piotr Balinski eta Evgeni Knorre ingeniariek 155 milioi errubloko kostua zuen proiektu bat proposatu zuten[8], baina udalak baztertu egin zuen, ogasunari irabazien zati garrantzitsu bat tranbiak ekarri baitzuen[9].

1902an bertan, A. Antonovitx, N. Golinevitx eta N. Dmitriev trenbide ingeniariek Moskuko hiriko trenbiderako proiektua garatu zuten. Knorre eta Balinskiren proiektuak ez bezala, bai lurpeko eta bai lur gaineko lerroak zituen[10].

1913an, Moskuko Udalak hiru diametroz osatutako lurpeko trenbide baten proiektua garatu zuen[11].

1916ko M. Polivanov ingeniariaren proiektuaren arabera, lurpeko hiru diametroko tunelak trenbide nagusien bideekin konektatzen ziren[7].

Moskuko metroaren eraikuntza

Moskuko metroa eraikitzeko ebazpena (1932)

Lehen Mundu Gerrak plangintza haiek eten zituen, Urriko Iraultza eta Errusiako Gerra Zibilarekin batera. SESBeko Alderdi Komunistak 1931ko ekainean erabaki zuen metroaren eraikitzea eta Lazar Kaganovitxek egin zituen lehendabiziko diseinuak. Horregatik, metroak haren izena eraman zuen, 1955. urtera arte (Metropoliten imeni L.M. Kaganovitxa), eta horren ondoren Vladimir Leninen omenez jarri zioten izena (Metropoliten imeni V.I. Lenina)[12].

Moskuko metroko lehen lerroaren irekiera irudikatzen duen 1935eko zigilu sobietarra

Lehendabiziko lerroa 1935eko maiatzaren 15ean ireki zen, goizeko 7etan, Sokolniki eta Park Kulturi geltokien artean[13]. Smolenskaia geltokira zuzendutako adar bat zuen, eta 1937ko apirilean Kievskaia geltokira luzatu zen[14]. Une hartan Moskova ibaia zeharkatzen zuen zubi batetik. Bigarren Mundu Gerra baino lehen beste lerro bi ireki ziren. 1938an Arbatskaia lerroa Kurskaia geltokira luzatu zen (egungo Arbatsko-Pokrovskaia geltokira – urdin ilun koloreko lerroa). 1938ko irailean, berriz, Gorkovsko-Zamoskvoretsakaia lerroa ireki zen, Sokol eta Plostxad Sverdlova (gaur egun Teatralnaia) bitartean[14].

Moskuko metroaren hirugarren plangintzak atzeratu egin ziren Bigarren Mundu Gerraren garaian[14]. Metroaren bi atal abian jarri ziren Teatralnaia-Avtozavodskaia (hiru geltoki guztira, tunel baten bitartez Mosku ibaia zeharkatuta) eta Kurskaia-Izmailovski Park (4 geltoki). Moskuko setioaren garaian, 1941eko udazken eta neguan, aire-erasoen babesleku gisa erabili ziren geltokiak, eta Ministroen kontseiluak Maiakovskaia geltokira eraman zituen beren bulegoak. Stalinek hitzaldiak eman zituen publikoki hainbat alditan. Txistyje Prudy geltokia harresiztatu, eta Aire Defentsa bertan egokitu zen. Gerraren ondoren, metroko laugarren eraikitze fasea hasi zen.

Gerra Hotzaren garaian, Arbatskaia (gaur egun Arbatsako-Pokrovskaia) lerroa eraiki zen. Bertako geltokiak oso sakonak dira, babesleku gisa erabili nahi baitziren gerra nuklear bat hasiko balitz[14].

Moskuko metroa SESBen desagerpenaren ostean

2009ko abenduaren 26an, Miakinino geltokia ireki zen[15], Moskuko oblastan dagoen Moskuko metroko lehen geltokia[16].

2010eko maiatzaren 15ean, metroaren 75. urteurrenaren harira, irekiera-datak eta arkitektoen izenak markatzen duten oroigarrizko plakak jarri ziren geltoki guztietan (garai hartan 180 zeuden)[17].

2014ko abenduaren 2an, doako Wi-Fi eskuragarri egin zen Moskuko metroko lerro eta geltoki guztietan[18].

2015eko irailaren 21an, Kotelniki geltokia ireki zen. Moskun eta beste bi herritan (Kotelnikin eta Lubertsyn) irteerak dituen Moskuko metroko geltoki bakarra da[2].

2021. urte hasieran, emakumezko gidariak kontratatu ziren lehen aldiz. Sobietar garaitik, gizonezkoek bakarrik gidatzen zituzten metroko trenak. Lanbide hori Errusiako gobernuak sortutako emakumeen osasunerako kaltegarritzat jotzen diren lanbideen zerrendan zegoen[19].

Ezaugarriak

Moskuko metroaren mapa

Moskuko metroa 438,6 km luze da lerro guztien luzera batuta. 14 lerro eta 250 geltoki ditu guztira, eta astegun buruzuri batean 8 milioitik gora bidaiari mugitzen ditu batetik bestera. Hala ere, bidaiarien zirkulazioa lasaiagoa da asteburuetan. Moskuko metroa Errusiako federazioaren menpeko enpresa da. Geltokien arteko batez besteko distantzia 1800 metrokoa da: laburrena Delovoi Tsentr eta Mezhdunarodnaia geltokien artekoa da (502 m) eta luzeena, berriz, Krylatskoie eta Strogino geltokien artekoa (6,627 m). Distantzia luzeei esker 41,55 km/h abiadura hartzen dute trenek batez beste.

Moskuko metroaren hasierako eraikitze lanetan 155 m-ko geltokiak diseinatu ziren, 8 bagoi gelditzeko adina leku egon zedin. Salbuespen bakarrak Filiovskaia lerroan daude, Delovoi Tsentr, Mezhdunarodnaia, Studentxeskaia, Kutuzovskaia, Fili, Bagrationovskaia, Filiovski Park eta Pionerskaia geltokietan zehazki, seina bagoi sartzen baitira bertako geltokietan. Hain zuzen ere, lerro horretako Filiovskaia geltokia ezaugarri hori betetzen ez duen bakarra da.

, , , eta lerroek zortzi bagoirekin hornitutako trenak erabiltzen dituzte; , eta lerroetan, aldiz, zazpi bagoirekin osatutako trenak daude. Azkenik, , eta lerroetan, sei bagoikoak erabiltzen dira. Bagoi guztiak 19,6 metro luze dira, eta launa ate dituzte alde bietan[20].

Moskukoak sobietarrak izandako hainbat hiritako metroen antz handia du. Hau da, San Petersburgo, Minsk, Kiev, edota Budapest, Sofia eta Varsovia hiriko metroen antzekoa da.

Moskuko metroa mugikortasun mugatua duten pertsonentzako egokitzapena lantzen ari da. Entzumen-urritasuna duten bidaiarientzat informazio-seinaleak eta piktogramak ditu. Itsuak orientatzeko erosotasunerako, geltokietako iragarkiak gizonezkoen eta emakumezkoen ahotsez egiten dira (gizonezkoen ahotsa hirigunerantz mugitzean, eta emakumezkoena kontrako noranzkoan). Geltoki askok gurpil-aulkirako sarbidea dute[21]. Metroak Bidaiarien Mugikortasun Zentro bat du, desgaitasuna dutenekin, adinekoekin eta haur txikiak dituzten gurasoekin doako lan egiten duena[22].

Moskuko metroa 05:25ean irekitzen da eta 01:00etan ixten da. Irekitze ordu zehatza geltoki desberdinetan aldatzen da lehen trenaren etorreraren arabera, baina geltoki guztietako sarrerak eta transferentzia-korridoreak aldi berean ixten dira[23].

Segurtasuna

Atentatuak

Moskuko metroaren historiako lehen atentatua 1977ko urtarrilaren 8an gertatu zen[24]. Izmailovskaia eta Pervomaiskaia geltokien artean zihoan tren batean lehergailu bat piztu zen. Ezkutuan izan den auzitegiaren epaiaren ostean, akusatuak fusilatu zituzten[25].

Bigarren atentatua 1996ko ekainaren 11n gertatu zen Tulskaia eta Nagatinskaia geltokien artean. Leherketak 4 pertsona hil zituen. Krimen hau oraindik argitu gabe dago[25].

Dmitri Medvedev Lubianka geltokian leherketaren ostean (2010)

2000ko abuztuaren 8an, Puxkinskaia geltokiko lurpeko pasabidean izandako leherketak 13 pertsona hil zituen[25].

2004ko otsailaren 6an, Avtozavodskaia eta Paveletskaia geltokien artean leherketa bat geratu zen. Terrorista batek leherketa-suizida gauzatu zuen eta 41 pertsona hil zituen[25].

2004ko abuztuaren 31n, beste atentatu bat gertatu zen Rizhskaia geltokiaren atarian. Terrorista batek bere burua leherrarazi zuen. 10 pertsona hil ziren[26].

2010eko martxoaren 29ko goizean bi atentatu gertatu ziren Moskuko metroan. Lehena 07:56an izan zen Lubianka geltokian[27], eta bigarrena 08:39an Park Kultury geltokian. Bi emakume terroristek leherketa-suizidak gauzatu zituzten[28].

Kaleko txakurrak

"Sinpatia" eskulturaren irudia 2019ko zigiluan

1990eko hamarkadaren amaieran hasita, kaleko animalien esterilizazio programa bat abiarazi zenean, metro geltokietan eta kale azpiko pasabideetan kaleko txakurrak bizi ziren. Horrek gatazkak eragiten zituen. Esaterako, 2001ean, Mendeleevskaia geltokian, arraza-txakur baten jabeak Maltxik izeneko kaleko txakur bat hil zuen, eta horrek eztabaida gogorrak eragin zituen. Geroago, Okhotny Riad geltokian, pertsona ezezagun batek kaleko txakur bat bultzatu zuen iristen zen tren baten gurpilen azpira eta bizkarrezurra mindu zion[29]. 2008an, Errusiako Ekologia eta Eboluzio Institutuaren arabera, egunero 500 kaleko txakur inguru zeuden metroan[30]. 2009an, Moskuko hiriko agintariek txakurrak udal aterpetxeetan jartzeari ekin zioten, kaleko animaliak metroko instalazioetatik kentzen hasi ziren[31].

2007ko otsailaren 17an Mendeleevskaia geltokian, "Sinpatia" eskultura inauguratu zen Maltxik txakurraren oroimenean[32].

Logotipoa

Moskuko metroaren lehen logotipoa 1935ean jarri zen martxan. M letra larria zen МЕТРО (Metro) testuarekin parekatuta. Ez dago logotipoaren egileari buruzko informazio zehatzik, beraz, sarritan Samuil Kravets eta Ivan Taranov lehen geltokietako arkitektoei egozten zaie[33]. Gaur egun, gutxienez hamar aldaera ezberdinekin, Moskuko metroak oraindik ez du onartutako logotiporik. 2013ko urrian saiakera egin zen nazio mailan marka-irudi lehiaketa bat abiarazteko, eta iragarpenaren ondoren hainbat orduz itxi zen. Antzeko lehiaketak, DesignContest diseinu enpresak urte hartan independenteki antolatutakoak, emaitza hobeak eman zituen, nahiz eta metroko arduradunek ez zuten ofizialki onartu[34][35].

Lerroak

Moskuko metroaren lerroek ezaugarriok dituzte:

Izena Aurreko izenak Kolorea Izen errusiarra Irekitze urtea Azken luzapenak Luzera Geltokiak Amaiera-geltokiak Bagoi kopurua
Sokolnitxeskaia Kirovski radius (1950eko hamarkadara arte)[36], Kirovsko-Frunzenskaia (1990 baino lehen)[37]
Сокольническая 1935 2019 26.1 km[38] 26[38] Bulvar Rokossovskogo eta Kommunarka 553[38]
Zamoskvoretskaia Gorkovsko-Zamoskvoretskaia (1990 baino lehen)[37]
Замоскворецкая 1938 2018 42.8 km[38] 24[38] Khovrino eta Alma-Atinskaia 744[38]
Arbatsko-Pokrovskaia
Арбатско-Покровская 1938 2012 45.1 km[38] 22[38] Piatnitskoie xosse eta Stxiolkovskaia 375[38]
Filiovskaia Arbatsko-Filiovskaia (1971 baino lehen)[39]
Филёвская 1958 2006 14.9 km[38] 13[38] Aleksandrovski sad; Kuntsevskaia (4), Mezhdunarodnaia (4A) 132[38]
Koltsevaia[oh 1]
Кольцевая 1950 1954 19.4 km[38] 12[38] ez dago 231[38]
Kaluzhsko-Rizhskaia
Калужско-Рижская 1958 1990 37.8 km[38] 24[38] Medvedkovo eta Novoiasenevskaia 616[38]
Tagansko-Krasnopresnenskaia Zhdanovsko-Krasnopresnenskaia (1989 baino lehen)[40]
Таганско-Краснопресненская 1966 2015 42.2 km[38] 23[38] Planernaia eta Kotelniki 616[38]
Kalininskaia
Калининская 1979 2012 16.3 km[38] 8[38] Tretiakovskaia eta Novokosino 224[38]
Solntsevskaia
Солнцевская 2014 2023 24.9 km[38] 12[38] Aeroport Vnukovo eta Delovoi Tsentr 240[38]
Serpukhovsko-Timirjazevskaia Serpukhovskaia (1991 baino lehen)[41]
Серпуховско-Тимирязевская 1983 2002 41.2 km[38] 25[38] Altufievo eta Bulvar Dmitria Donskogo 640[38]
Liublinsko-Dmitrovskaia Liublinskaia (2007 baino lehen)[42]
Люблинско-Дмитровская 1995 2023 38.3 km[38] 26[38] Fiztekh eta Ziablikovo 592[38]
Bolxaia koltsevaia[oh 2]
Большая кольцевая 2018 2023 34.5 km[38] 18[38] ez dago 288[38]
Butovskaia
Бутовская 2003 2014 10.0 km[38] 7[38] Bitsevski park eta Buninskaia alleia 54[38]
Monorels[oh 3]
Монорельс 2004 2004 4.7 km[38] 6[38] Timiriazevskaia eta Ulitsa Sergeia Eizenxteina 4[38]
Moskovskoe tsentralnoie koltso[oh 4]
Московское центральное кольцо 2016 2016 54.0 km[38] 31[38] ez dago 255[38]
Nekrasovskaia
Некрасовская 2019 2020 25.3 km[38] 11[38] Nizhegorodskaia eta Nekrasovka 184[38]
Guztira: 438.6 km 250 5564

Tren biltegiak

Gaur egun, Moskuko metroa 20 biltegi elektrikoek hornitzen dute.

Izena Izen errusiarra Lerroak Irekitze urtea Bagoiak
Severnoie Северное 1 1935 81-717.5М/714.5М, 81-717.5А/714.5А, 81-740.1/741.1
Sokol Сокол 2 1938 81-717/714, 81-717.5/714.5, 81-717/714РУ2, 81-717.5М/714.5М
Izmailovo Измайлово 3 1950 81-740.1/741.1, 81-740.4/741.4
Krasnaia Presnia Красная Пресня 5 1954 81-775/776/777
Kaluzhskoie Калужское 6 1962 81-717/714, 81-717.5/714.5, 81-717/714РУ2, 81-775/776/777
Planernoie Планерное 7 1975 81-765/766/767
Zamoskvoretskoie Замоскворецкое 11 1969 81-775/776/777
Varxavskoie Варшавское 9, 12 1983 81-740/741, 81-740А/741А, 81-740.1/741.1, 81-740.4/741.4, 81-760/761
Fili Фили 4 1962 81-765.2/766.2/767.2
Sviblovo Свиблово 6 1978 81-760/761, 81-760А/761А/763А, 81-765/766/767, 81-765.3/766.3/767.3
Vyjino Выхино 7 1966 81-765/766/767
Novogireevo Новогиреево 8 1979 81-760/761
Txerkizovo Черкизово 1 1990 81-765/766/767, 81-765.4/766.4/767.4
Vladykino Владыкино 9 1991 81-760/761
Petxatniki Печатники 10 1995 81-717.5/714.5, 81-717.5М/714.5М, 81-717.6/714.6
Mitino Митино 3 2016 81-740.1/741.1, 81-740.4/741.4
Brateevo Братеево 2 2014 81-717/714, 81-717.5/714.5, 81-717.5М/714.5М
Solntsevo Солнцево 8A 2018 81-760/761
Lijobory Лихоборы 10 2018 81-717.5/714.5, 81-717.5М/714.5М
Rudniovo Руднёво 5 2019 81-765/766/767, 81-765.4/766.4/767.4

Bagoiak

Bagoia Ekoizpen urteak Zerbitzuan zegoen urteak Argazkia
А/Б (A/B) 1934–1939 1935–1975
B (V, lehenago C) 1927–1930 1946–1968
Г (G) 1939–1940, 1946–1956 1940–1983
Д (D) 1955–1963 1955–1995
E/Ем/Еж (E/Em/Ezh) 1959–1979 1962–2020
81-717/714 1976–2011 1977tik aurrera
И (I, 81-715/716) 1974, 1980–1981, 1985
81-720/721 Jauza 1991–2004 1998–2019
81-740/741 Rusitx 2002–2013 2003tik aurrera
81-760/761 Oka 2010–2016 2012tik aurrera
81-765/766/767 Moskva 2016–2020 2017tik aurrera
81-775/776/777 Moskva 2020 2020tik aurrera 2020tik aurrera

Ikus gainera

Oharrak

  1. Euskaraz: "zirkulu-lerroa".
  2. Euskaraz: "zirkulu-lerro handia".
  3. Euskaraz: "errailbakarra".
  4. Euskaraz: "Moskuko erdiguneko zirkulua".

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Ruiz, Roberto. (2020). «Un viaje subterráneo al espectacular metro de Moscú» El Diario.
  2. (Errusieraz) «Собянин и Воробьев открыли новую станцию московского метро "Котельники"» ТАСС jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-09-23).
  3. Moskuko metroaren webgunea Mosmetro.ru
  4. (Errusieraz) «Московский метрополитен, или Дворцы под землёй» Restexpert.
  5. (Errusieraz) По, Алиса. «Как выглядел московский метрополитен в разные годы» Афиша Daily jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-06-10).
  6. (Errusieraz) «Московскому метро – 86 лет!» Наше метро. Общество коллекционеров.
  7. (Errusieraz) Лисов, Игорь. «Основные решения и история проектирования Московского метрополитена» Московское метро jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-01-11).
  8. (Errusieraz) Симонов, Николай. (2022). Развитие электроэнергетики Российской империи: предыстория ГОЭЛРО. Litres, 74 or. ISBN 5040780818..
  9. (Errusieraz) Жирнов, Евгений. (2011). «"Сильное развитие пригородного движения является для Москвы зловещим признаком"» Коммерсантъ Власть jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-09-06).
  10. (Errusieraz) Федорова, Маргарита; Мишанина, Татьяна. (2015). «Тридцать лет без права строить» Коммерсантъ.
  11. (Errusieraz) «Первые проекты строительства Московского метрополитена. История» Московский транспорт.
  12. (Ingelesez) Rees, E.A. (2002). Centre-Local Relations in the Stalinist State, 1928-1941. Palgrave Macmillan UK, 105 or. ISBN 9781403932822..
  13. (Errusieraz) Бурлак, В.Н. (2006). Москва подземная: история, легенды, предания. Вече, 433 or. ISBN 9785953311359..
  14. (Errusieraz) Бенуа, Софья. (2017). «Московский метрополитен. «Подземка» должна была появиться еще в конце XIX века!» Достижения в СССР. Хроники великой цивилизации. Алгоритм ISBN 9785457877726..
  15. (Errusieraz) Краснов, Павел. (2009). «На Арбатско-Покровской линии московского метро открываются новые станции» Первый канал.
  16. (Errusieraz) «Как строилось метро в Москве, или История подземного города» Официальный сайт Мэра Москвы.
  17. (Errusieraz) «В московском метро на станциях появились мемориальные доски» Комсомольская правда.
  18. (Errusieraz) «Wi-Fi заработал во всем московском метро» CNews.
  19. (Gaztelaniaz) «El Metro de Moscú acepta por primera vez a mujeres conductoras» ABC Sociedad.
  20. (Errusieraz) «Московское метро: взгляд иностранца» ИноСМИ.
  21. (Errusieraz) «Доступность метрополитена для маломобильных пассажиров» Московский метрополитен.
  22. (Errusieraz) Зеленькова, Ангелина. (2020). «Как работает центр обеспечения мобильности пассажиров в московском метро» Российская газета.
  23. (Errusieraz) «Режим работы станций и вестибюлей» Московский метрополитен jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-11-17).
  24. (Errusieraz) «Взрыв на Арбатско-Покровской линии в 1977 г.» Московское метро jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-03-27).
  25. (Errusieraz) «Теракты в московском метро» Взгляд jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-05-02).
  26. (Errusieraz) «Теракт у входа на станцию метро "Рижская" 31 августа 2004 г. Справка» РИА Новости.
  27. (Errusieraz) «Черный понедельник» Транспортъ сегодня jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-08-15).
  28. (Gaztelaniaz) Bonet, Pilar. (2010). «Dos terroristas suicidas causan decenas de muertos en el metro de Moscú» El País.
  29. (Errusieraz) Рочев, Максим. (2011). «Копы ищут садиста, кинувшего пса под поезд в метро» Life jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-10-17).
  30. (Errusieraz) «Московские собаки научились ездить в метро и «охотиться» на шаурму» Комсомольская правда jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-10-17).
  31. (Errusieraz) Ильинский, Евгений. (2011). Комплексная оценка эффективности применения различных стратегий регулирования численности бездомных животных в городских экосистемах. Москва: РУДН, 72 or. ISBN 9785209035824..
  32. (Ingelesez) «The unveiling of «Compassion» monument to stray pets» Moscow metro jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-10-04).
  33. (Errusieraz) Коновалов, Константин. «У московского метро нет логотипа» AdMe jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-02-23).
  34. (Errusieraz) По, Алиса. (2013). «Проект DesignContest проводит конкурс на новый логотип столичного метро» The Village.
  35. (Ingelesez) «Московский метрополитен | Moscow Metro 2014» DesignContest.
  36. (Errusieraz) Подземный фронт: как удавалось строить метро во время войны. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-10-21).
  37. (Errusieraz) «О метрополитене» Московский метрополитен.
  38. (Errusieraz) «Информация о количестве станций, вагонов и протяженности линий Московского метрополитена» Портал открытых данных Правительства Москвы.
  39. (Errusieraz) Симонов, Дмитрий. «Столичные власти активно реконструируют одну из старейших линий подземки» Московские торги jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-02-25).
  40. (Errusieraz) Наумов, М.С; Кусый, И.А. (2006). Московское метро. Вокруг света, 270 or. ISBN 978-5-9865-2061-2..
  41. (Errusieraz) «Летопись метростроения в городах России за 1991 г.» Метрострой.
  42. (Errusieraz) «Люблинско-Дмитровская линия» 2do2go.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.