Moshe Sharett
Moshe Sharett (hebreeraz: משה שרת), jaiotzez Moshe Shertok (hebreeraz: משה שרתוק) (Kherson, 1894ko urriaren 16a - Jerusalem, 1965eko uztailaren 7a) israeldar politikaria izan zen, 1954 eta 1955 artean bertoko Lehen Ministroa izan zena.
Biografia
1906. urtean familiarekin batera Palestinara jo zuen bertan nekazari-koloniak sortzeko eta zuzentzeko. Istanbulen ikasi eta Turkiako armadan izan zen Lehen Mundu Gerran. Mapai alderdiko kidea eta Ben-Gurionen gobernuko partaide izan zen: Kanpo Harremanetarako ministroa 1948-1956 urteetan. Ben-Gurionek dimisioa aurkeztu zuenean, Lehen Ministro bilakatu zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moshe Sharett |
Artikulu hau Israelgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.