Moshe Dayan
Moshe Dayan (hebreeraz: משה דיין; Degania, Otomandar Inperioa, 1915eko maiatzaren 20a– Tel Aviv, Israel, 1981eko urriaren 16a) israeldar jenerala eta politikaria izan zen. Haganah erakundeko kidea zen, eta Vichyko gobernuko armada frantsesaren aurka borrokatu zen Sirian,1941ean. Koronel izendatu zuten (1948) eta Siriako borrokan jardun zuen. Jerusalemgo eskualdean ere borrokatu zen arabiarren eta israeldarren arteko lehenengo liskarretan. 1953an jeneral eta estatuburu hautatu zuten. Israelgo oste militarrak berriz eratu ondoren, Sinaiko kanpainari ekin zion Egiptoren aurka (1956). 1965ean Ben Gurionek sorturiko Rafi alderdiari lotu zitzaion eta Nekazaritzako ministro izendatu zuten. Levi Eshkolek osaturiko gobernuak Defentsa ministroa izendatu zuen sei eguneko gerraren bezperan (1967). Dayan izan zen, Rabin jeneralarekin batera, israeldarren garaipenaren zuzendaria. Beginek Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuen (1977-1979). Dayan jenerala israeldarrek mendean zituzten lurralde arabiarrak Israelgo estatuarekin elkartzearen aldekoa zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Israelgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |