Mosela (ibaia)
Mosela[1] (frantsesez Moselle, alemanez Mosel, luxenburgeraz Musel, nederlanderaz Moezel) Frantzia, Luxenburgo eta Alemania zeharkatzen dituen ibaia da. Belgikako zati txiki bat ere Moselaren arroan dago.
Mosela Moezel (nl), Moselle (fr), Mosel (de), Musel (lb) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 65 m |
Mota | ibai |
Luzera | 544 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 47°53′22″N 6°53′34″E |
UTC ordua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 28.286 km² |
Arro hidrografikoa | Moselle basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 315 m³/s |
Iturburua | Moselle River Source (en) ![]() |
Bokalea | Rhin (Koblentza) |
Ibilbidea
Vosgeetatik hegoaldera sortzen da, Frantzian, eta iparralderantz, Nancy eta Metzeko meagintzagunea zeharkatzen ditu. Ondoren Luxenburgoren eta Alemaniaren arteko muga egiten du. Meandro ugari eratzen ditu 514 km-tan. Ibaiadar nagusiak Saar eta Meurthe ibaiak dira, eskuinaldetik sartzen direnak biak. Rhin ibaiaren ezkerraldean isurtzen du ura, Koblentza hirian, Alemaniako lurretan.
Ibilbidean zeharkatzen dituen hiri aipagarrienak Metz, Treveris eta Koblentza dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-11).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.