Mortxe
Mortxe, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.[1]
Mortxe | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.122 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′17″N 1°50′31″W |
Mendikatea | Sarbilgo mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Ollarango bailara ederra ekialdetik ixten duen hormaren gaina da Mortxe. Gandor hori da mendiaren alderdirik ikusgarriena, gainontzean larrerako mendia baita, aldapa leunekoa hegoalde eta ekialdeko isurialdeetan.
Eta larre zabal horien beste muturrean Etxauriko haitza, parez pare, nahiko gertu eta gora-behera handirik egin gabe. Bien artetik behera dator azkenean hainbeste kilometrotan luzatzen den goi-larreen eremu amaigabea (Andia, Urbasa, Entzia...), Arakil ibaiaren azpira sartu arte.
Iparraldeko gandorra zaila da lehenengo erdian, basatia eta bortitza, eta hobe da ezker aldetik saihestea, baina igoera errazagoa da gorago, Ollo alderako ikuspegi ederra eskainiz. Gandor honetara hurbiltzeko modurik errazena Saldisetik abiatzea da.
Erreferentziak
- Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Mortxe (Mendikat)