Morton Gould
Morton Gould (Richmond Hill, New York, 1913ko abenduaren 10 – Orlando, 1996ko otsailaren 21a) estatubatuar orkestra zuzendari eta musikagilea izan zen.
Morton Gould | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Richmond Hill (en) , 1913ko abenduaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Orlando, 1996ko otsailaren 21a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Juilliard School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, piano-jotzailea, musikagilea eta soinu banda konpositorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia American Society of Composers, Authors and Publishers (en) |
Genero artistikoa | sinfonia |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Columbia Records |
|
Musika kultuaren eta jazzaren arteko sintesia egiten saiatu zen. Bere obretan herri musikako abestiak, espiritualak eta jazza tartekatu zituen. Irratian piano-jotzaile gisa aritu zen, eta klasikoei buruzko irratsaio bat gidatu zuen. Bere lehenengo obrak Spirituals (1941), orkestra eta balleterako, eta Fall River Legend (1948) balleta egitura formalez eta harmonia bakunez eginak dira. Aurreragoko lanak abstraktuagoak dira, konplexuagoak. Venice obrak (196), orkestra eta bandarako, XVII. mendeko veneziar musika imitatzen du kontrapuntuzko teknikan eta orkestraren banaketan. Broadwayko ikuskizunetarako, Hollywoodeko filmetarako eta telebista saioetarako musika egin zuen. Halaber, Chorale and Fugue in Jazz Cowboy Rhapsod eta Foster Gallery idatzi zituen, Stephen Fosterren musika oinarritzat harturik. Porgy and Bess operatik suite bat aterata, musika tresnetarako moldatu zuen. Zenbait kontzertu idatzi ditu, eta Sinfonietta Latinoamericana bat ere bai.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.