Morticia Addams

Morticia Addams The Addams Family serieko fikziozko pertsonaia bat da, Charles Addams karikaturagile estatubatuarrak sortutako fikziozko emakumea.

Morticia Addams
Addams familia
Argitalpena
SortzaileaCharles Addams
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Lan eratorriak
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AmaHester Frump
Ezkontidea(k)Gomez Addams
Seme-alabak
Anai-arrebak

Historia

Morticia lehen aldiz agertu zen Charles Addamsen egunkarietako komiki-bandetan familiaren matriarka zorrotz eta urrun gisa. Maiz agertzen zen familiako gainerako kideekin, eta, Gómez eta amonarekin batera, marrazki bizidunetan benetan hitz egin zuen kide bakanetako bat izan zen.

Pertsonaiak The Addams Family (1964) telesailera egokitu zirenean, Charles Addamsek "Morticia" izena eman zion, nolabait Heriotza kontzeptua iradokiz (latinez mors mortis).[1]

Pertsonaia

Morticia Addams familiaren bihotza, erregina eta arima da. Emakume-banpirotzat hartzen dute. Azal zurbila eta ile beltz leun eta luzea du; bere ilearekin konbinatzeko beltz koloreko soineko gotikoak daramatza. Anjelica Hustonek interpretatutako bertsioan ezpain-kolore gorri iraunkorra erabiltzen du, eta inolako azalpenik gabe bere begiak baino argitzen ez dituen argi bat du. Limurtzailea, betiereko ederra, xarmagarria eta exotikoa da, frantsesez hitz egiten erraz liluratzen du senarra, dotorea, kultua, sofistikatua eta artista da musika-joerekin: opera abesten du, tangoa dantzatzen du eta musika-tresna ugari jotzen ditu. Kleopatra izeneko landare haragijale bat ere badu, izaki bizidunekin elikatzea maite duena.

Morticiaren ezkongabe abizena Frump da. Ofelia izeneko ahizpa bikia du (aktore berak antzeztua) eta bere amak jatorrizko telesailean Hester izena du. Pelikulan eta telesailean amona Addams bere ama da, baina beste bertsio guztietan bere amaginarreba da.

Aktoreak

Morticia Addams aktore desberdinek antzeztu dute:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Erreferentziak

    Kanpo estekak

      This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.