Morsø
Morsø edo Mors Danimarkako Iparraldeko Jutlandiako eskualdean dagoen uhartea da, bai eta izen bereko udalerria ere. Limfjord barnean kokaturiko uhartea da eta herri nagusia Nykøbing Mors da.
Morsø | |
---|---|
![]() | |
Geografia | |
Kokapena | Limfjord |
Azalera | 368 km2 |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Ipar Jutlandia |
Hiri populatuena | Nykøbing Mors |
Hiri populatuenaren biztanleria | 9.198 bizt. |
Gizartea | |
Biztanleria | 21.800 |
Dentsitatea | 58.2 bizt./km² |
Geologia
Diatomita jalkinez osaturiko uhartea da, bertako hizkuntzan moler esaten zaiona. Moler museoa dago bertan, uhartearen historia geologikoa, daniarren bilakaera eta fosil ugari dauzka erakusgai.
Herriak
Nykøbing Mors da udalerriko eta uharteko hiriburua. 1299an jaso zuen hiri titulua eta gaur egun 9.198 (2011) biztanle ditu.
Garraioa
Bi zubi handik elkartzen dute Vendsyssel-Thy uhartea eta Jutlandia penintsularekin, 382 metro luzen den Vilsundbro iparralderantz eta 1717 metrotako luzera duen Sallingsund hegoalderantz. Trena eta ferry sistema ere baditu.
Ondasun nabarmenak
- Jesperhus lorategiak: Milioi bat landare espezietik gora ditu. Hauetaz gain tximeleta biltegia, akuariuma, hegaztitegia eta terrarioa ere baditu.
- Moler museoa: Fosil bilduma itzela dauka.
- Hanklit: 30 metroko garaiera duen itsaslabarra.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Turismo bulegoaren webgunea
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.