Morroilo-fusil
Morroilo-fusila edo morroilo-erriflea eskuz kargatzen den arma arina da, errifleko edo karabinako morroiloaren palanka eraginda. Etxeetako ateetan erabilitako morroiloarekin zuen antzekotasunagatik jaso zuen izen hori.
Morroilo-fusil | |
---|---|
Mota | firearm action (en) |
Zerbitzua | |
Produkzioa | |
Zehaztasunak |
Arma kargatzeko, morroiloa ireki, munizioa sartu eta morroiloa berriro itxi behar da. Armak tiro egin ondoren, morroiloa berriro irekitzen da eta bala-zorroa automatikoki kanporatzen du.
XXI. mendean, morroilo-fusila, oro har, fusil erdiautomatikoek eta eraso fusilek ordezkatu dute, baina oraindik ere nahiago izaten da doitasunezko armetarako, hala nola, frankotiratzaile fusila eta kirol tiroan eta ehizan erabiltzen direnak, ekoizteko, desmuntatzeko eta berriro muntatzeko errazagoak direlako.
Mekanismoa eskopeta eta kirola egiteko pistola batzuetan ere aurkitzen da.