Morlans
Morlans Donostiako (Gipuzkoa) auzoa da. Aiete, Amara Berri eta Amararekin egiten du muga
Morlans | |
---|---|
Euskal Herria | |
Auzoa eta Morlanseko biaduktuaren aireko ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′20″N 1°59′18″W |
Garaiera | 68 metro |
Demografia |
Historia
Morlans toponimoa 1525. urtean aipatzen da lehenengo aldiz; Jabetza-eskritura baten bidez dakigu Maria de Fayet-ek, gaur egun Aiete-k, Lugaritz baserriko Joanes de Guarnizori Morlas portuko lurrak saltzen dizkiola. Gaskoi toponimoa da. Mourlâs (Morlàas frantsesez) Biarnoko hiriburu zaharra zen. Inguruko adineko pertsona autoktonoek beti erabiltzen dute Morlas eta inoiz ez Morlans leku hau izendatzako. Antzina, pasealeku hori Arroilako pasealekua edo Los Caños pasealekua izenarekin ere ezagutzen zen, ziurtasunez esan daiteke bide horrek paraleloan zegoen akueduktua izendatzen zuela.
Morlans iturburua
1609an Juan Ferrier[1] iturginak diseinatutako ur-hoditeria berria gauzatzen hasi zen Morlans-etik.[2] Obra 1658an berreraiki behar izan zuten uholde baten ondorioz, eta akueduktu bat jarri zioten haren arkupean padurako ura igarotzen zelako. Lan hauekiraun bitartean Morlanseko portua[3] eta zerrategia irteerarik gabe geratu ziren. HOri dela eta Izostegi baserrikoek hasi ziren lan horiek egiten.[2] Garai hartan, Morlans eremua itsasgoran urez betetzen zen itsasadarraren sarrera zen. 1719an Pedro Larrochet Bordeleko iturginak konponketa gehiago egin behar izan zituen, garai horretan setio-egoeran jasandako suntsiketa berriaren ondorioz. 1813ko sutearen ondoren, Morlanseko urak —19 iturri txikietatik zetorrena— Plaza Zaharrean jarri zen iturria (1814) elikatu zuten. Lehoi batek apaindu zuen iturri hori harresiak suntsitu ondoren Lasala plaza apaintzen du. Morlansen emaria txikiari Ulian kokatutako Lapazandegi eta Monedako iturburuetakoak (1848) gehitu zitzaizkion. Edateko uraren hornidura honela antolatzen zen XIX. Mendearen erdialdean: Uliatik ekarritako iturburu berriak Esterlines plazako iturria elikatzen zuen eta handik, beste bi hodi ateratzen ziren; bata, Trinitate kalerantz (adar bat San Bizente iturrirantz), eta, bestea, Puyuelo gainera (mendebaldera). Bertatik porturantz abiatzen zen bi iturri eta ikuztegi txiki bat elikatzen zituen hodia. Morlanseko akueduktu zaharrak elikatzen zituen Plaza Berriko eta Bretxako iturriak eta Kuarteleko aska. Hiriko harresiak bota zituztenean (1863-1864[4]) eta hiriaren zabalkundearekin batera eraitsi zen ubidea.[5]
Gas fabrika
1893an, eskaera handitzearekin batera zerbitzua udalaren eskuetara pasa zen Fábrica Municipal de Gas de San Sebastián S.A. izenarekin eta lantegia San Bartolomeko muinoaren oinetik Morlansera lekualdatu zen.
1980ko hamarkadan, Bartzelona-Valentzia-Euskal Herria goi-presioko gasbidea jarri zen martxan. Bergara-Irun gasbidea konektatu zen, eta bertatik abiatzen ziren presio ertaineko gasbideak, industria-erabiltzaileari eta etxeko erabilerarako banaketa-sareari gas naturala ematen zietenak, fabrikak ustiatzen zuena bezalakoa. Une horretan Donostigas marka erabiltzen hasi zen.
90eko hamarkadan gas naturala sartu zen eta fabrikak hiri-gasa sortzen jarraitu zuen, banaketa-sarea birmoldatzen zen bitartean.
1998an itxi eta desegin zuten lantegia.
Gaur egun, sare nagusiak lau arteria ditu, Donostigasek Morlansen, fabrikako lursail zaharretan, dituen instalazioetatik abiatzen direnak eta Gas Euskadi gasbidetik hornitzen dena.
Morlans auzoa
Morlans eko lehen etxebizitzak Aietera igotzen den aldapan eraiki zituzten.
2007 urtean urbanizazio berriko etxebizitza blokeetako obrak hasi zirenetik, 2014 urtean bizilagunek Leire Plaza erabiltzen hasi ziren arte, ingurune honetako biztanle kopurua handitu egin da, denetara 1.567 biztanle izanik, 811 emakume eta 756 gizonezko, eta bertako gizarte dinamika biziberrituz joan da.[6]
Ondare nabarmena
Erreferentziak
- Txantiloi:Eus Sada, Javier. (2002). Donostiako hiriaren historia bertako pertsonaien bidez. Alberdania, 167 or..
- «Morlanstik hiria urez hornitzen» Irutxuloko Hitza 2019-02-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- Rikardo, Izagiurre. El Urumea y los puertos donostiarras : en torno a los orígenes de San Sebastián. Editorial Vasconia.
- (Gaztelaniaz) «Historia Militar de San Sebastián ~ Muralla de la Ciudad» Historia Militar de San Sebastián (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- Egaña, Iñaki. (1982). Amara breve historia. , 6 or..
- «Donostia.eus - Amara / Morlans» www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Morlanseko ubidearen argazkia https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/177360/s/0
- Soriazu, Dani. La historia de una ciudad sedienta https://www.diariovasco.com/san-sebastian/historia-ciudad-sedienta-20180401000402-ntvo.html
- Morlanseko ubidearen grabatu bat http://www.albumsiglo19mendea.net/cas/ficha.php?foto=002415&codigo=2415